UPN eta PSNren jarrera hipokrita salatu du EAk foruzaingoaren defentsaren harira

Posted by Prentsa Bulegoa on Urr 27, 2015 in Albisteak, Berriak, Euskara, Nafarroa

Nafarroako Eusko Alkartasunak “hipokritatzat” jo du UPN eta PSNk izan duten jarrera hainbat udalek Foruzaingoaren lana lehenestea erabaki ostean, hala adierazi du alderdiak erakundeen arteko koordinazio bileraren ostean. “Bai UPNk eta baita PSNk ere beti jaso dute gai hori euren programetan, eta ekimenak babestu dituzte trafiko eskumena berreskuratzeko, baina, orain Nafarroako erakundeetatik erronka hori determinazio osoz hartu denean atzera...

Read More

LEHENTASUNA BAINO ESKUBIDEA #Iritzia

Posted by Prentsa Bulegoa on Eka 22, 2015 in Albisteak, Berriak, Euskara, Gure Esku Dago, Iritziak, Nafarroa

Euskal Herri libre bat sortzeko bidean, bi dira markatuta ditugun ardatzak: aldaketa ekonomiko eta soziala bultzatzea, gizarte justu eta demokratiko bat lortzeko xedez, eta burujabetza prozesuan aurrera egitea, independentziara iritsi arte. Bi helburu eta lehentasun bakarra: eguneroko lana. Une berezia bizi dugu Euskal Herrian, non iparretik hasi eta hegoraino abertzaletasuna, ezkerreko indarrak, gorantz doazen, sendotuz doazen. Areago,...

Read More

Eusko Alkartasunak babesa adierazi dio Korrikari

Posted by Prentsa Bulegoa on Mar 20, 2015 in Berriak, Euskara

Abian dago 19. Korrika, euskararen alde Urepel eta Bilbo lotuko dituen lasterketa. Eusko Alkartasunak bere babesa eta konpromisoa adierazi nahi dio Korrikari. EAtik euskaltzale guztiei korrika egiteko oinetakoak hartu eta kalera atera ditezela esan diete, testigua hartu eta euskararen alde egiteko. Zentzu berean AEKri bere esker ona adierazi dio Eusko Alkartasunak euskararen hedapenaren alde egiten duen lan guztiarengatik. EAk ere gogor lan...

Read More

Euskal Herriaren aldeko laukitxoa, Pili Roblesen iritzi artikulua

Posted by Prentsa Bulegoa on Ots 18, 2015 in Albisteak, Berriak, Euskara

Bizitzan zehar hamaika eskari orri betetzen ditugu era eta garrantzi desberdinetakoak. Urteko garai honetan euskal herritar multzo bati (haur txikien gurasoak direnei) horretarako unea heldu zaie. Zalantzaz eta arduraz jositako garaia da. Gure haur txikiak hezkuntza sisteman sartuko dira. Etorkizuneko Euskal Herriko gizakumeak izango direnak beraien hezkuntza prozesuari hasiera emango diote. Pentsa baino erabaki arduratsuago gurasoentzat. Gaur...

Read More

“Irain onartezina da legezkotasunaren argudioak erabiltzea nafar herritarron hizkuntza eskubideak urratzen jarraitzeko”

Posted by Prentsa Bulegoa on Urt 14, 2015 in Euskara, Eusko Alkartasuna, Nafarroa

EAren arabera ETB ikusteko antena bat jarri izatetik etorritako jazarpen juridikoak euskal telebistaren seinalea oztopatzeko borondate politiko faltari erantzuten dio eta kezkatuta agertu da itzaltze analogikoaren ondorioz ETB desagertzeko aukerarekin Auzitegi Nazionalak atzera bota du Eusko Alkartasunak jarritako helegitea, Estatu Administrazioak alderdiak ETBren seinale digitala Iruñerrian ikusi ahal izateko jarritako antena zigilatzearen...

Read More

“Albiste pozgarria da herritarrentzat UPNren traben gainetik Iruñerrian ETB ikusi ahal izatea”

Posted by Prentsa Bulegoa on Abe 12, 2013 in Berriak, Euskara, Nafarroa

UPNk Europako gomendioak alboratuz eta euskararen normalizazioaren aldeko ekimen guztiak oztopatuz jarraitzen du lotsagabe, horregatik, EAk lanean jarraituko du nafarren hizkuntz eskubideak bermatu daitezen   Eusko Alkartasuna alderdiaren arabera albiste benetan pozgarria da eta positiboa gizarte osoarentzat, ETBk Iruñerriko Erreniegako eta Ezkabako seinale analogikoa digitalizatzea, eta beraz, bihartik aurrera zonalde horretako...

Read More

Legezko informazioa - Erabilerraztasuna - Kontaktua - European Manifesto for the 2024 European Elections - Gardentasuna