Damu da hezkuntza arloan PNVk eta PSEk EAEn murgiltze eredua alboratu izana eta Nafarroan zonifikazioa gainditua ez egotea Eusko Alkartasunak, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna 2023 dela eta, Euskal Herriko herritarrek eguneroko bizitzan eta esparru guztietan euskaraz bizitzeko duten eskubidea ozen aldarrikatu du. Alde horretatik, bereziki deitoratu du hezkuntza-lege berrian EAJk PSEren presioei amore eman izana euskalduntzen ez...
Eusko Alkartasunaren Biltzar Nazionalak idazkari nagusiaren kudeaketa onartu du aurkako botorik gabe
Alderdiaren estatutu berriek eta txosten politikoak konpromisarioen ia %90ren babesa jaso dute Eusko Alkartasunaren Ezohiko XIV. Kongresu Nazionala gaur goizean hasi da Bilboko Euskalduna Jauregian, kongresuko mahaia eratuz eta idazkaritza nagusiaren kudeaketa onartuz. Eba Blancok idazkari nagusi gisa egindako kudeaketaren defentsa egin du eta aurkako botorik gabe onartu da. Aldiz arratsaldean, biltzarreko osoko bilkurak estatutu berriak onartu...
EAko Nazio Batzorde Eragileak erabaki du lau urtez Ramirez, López de Aberasturi, Goenaga, Aranoa eta Korresen afiliazioa bertan behera uztea
Organu honek frogatutzat jotzen du alderdiaren Eskubide, Betebehar eta Diziplina Araudiaren urratze larriak Eusko Alkartasunako Nazio Batzorde Eragileak aho batez onartu du gaur Maiorga Ramírez, Iratxe López de Aberasturi, Mikel Goenaga, Miren Aranoa eta Esther Korresen aurka 2021eko irailean irekitako zehapen-espedientearen instruktoreak aurkeztutako ebazpen-proposamena, Eskubide, Betebehar eta Diziplina Araudia ustez urratzeagatik bi...
“Amiantoaren biktimei ordaina emateko garaia da”
Eusko Legebiltzarraren ekimena aurkeztu du Diputatuen Kongresuan Eba Blancok, amiantoarengatik kaltetutako pertsonak konpondu eta aitortzeko lege-proposamena aintzat hartzeko Eba Blanco, Eusko Alkartasunako idazkari nagusi eta Eusko Legebiltzarreko bigarren presidenteordeak amiantoaren biktima guztiei konpentsazio funts baten bidez ordaina emateko beharra aldarrikatu du Diputatuen Kongresuan. Blancok, Eusko Legebiltzarrean aho betez hartutako...
Tolosalea. Tolosaldeko EAren Alea aldizkariaren 3. zenbakia
Jada urtebete pasa da Covid-19ak eragindako pandemiak gure bizitzan eragin zuzena izaten ari dela. Garai gogorrak bizitzen ari gara. Zoritxarrez, denok jasaten gabiltza neurri handiagoan edo txikiagoan horrek dakartzan ondorioak. Osasuna eta zaintza ezinbesteko bihurtu dira gure egunerokotasunean eta norberak bere burua zaintzen arduratzean gain, ingurukoak zaintzea ere tokatzen zaigu. Erantzukizunez jardun behar dugu ezarritako osasun neurriak...
“Eskuinari ezezkoa eta etorkizunari baiezkoa” den Aurrekontuen aldeko botoa defendatu du Idurre Bidegurenek Senatuan
Idurre Bidegurenek azaladu du Estatuko Aurrekontu Orokorrei eskuineko alderdiek aurkeztutako betoei EH Bilduk emandako ezezko botoa Senatuan, taldeak Kontuei emandako baiezkoari jarraituz. Senatariak azaldu duenez, EH Bilduren botoa “eskuinari ezezkoa eta etorkizunari baiezkoa” ere bada, eta hainbat esparrutan aldaketaren atea irekitzeko aukera da, besteak beste, lurralde eztabaidan, bakearen eraikuntzan, normalizazioan eta bizikidetzan. EH...