Eusko Alkartasunak bat egiten du Ongi Etorri Errefuxiatuak elkartetik asteburu honetarako egindako manifestazio deialdiekin. Manifestazio horien helburua da errefuxiatuen eta babes bila doazen pertsonen egoera latza salatzea; hala nola Grezia, Balkanak, Turkia, Ceuta eta Melillako mugetan bizitzen ari diren egoera larrien aurrean erantzun sendoa ematea. Eusko Alkartasunaren ustez “euskal gizarteak ez du beste aldera begiratu nahi egoera...
Itsas gudari egunean, atzoko eta gaurko gudariei
Igande honetan Matxitxakon Itsas Gudari eguna ospatu dugu, beste urte batez, orain 82 urte arrantzale batzuk askatasun, demokrazia eta Euskal Herriaren eskubideen defentsa egin zuten. Igande honetan, orain 43 urte, agintari frankistek 5 pertsona hil zituzten tiroz, eta ehundaka zauritu, langileen eskubideen defentsa egin zutelako. Gaur, autoritarismoaren eta faxismoaren aurkako borroka horri tinko eutsi behar diogu, gure eskubideak eta gure...
Urtebete armagabetzetik
Apirilaren 8an urtea bete zen ETAk armak Bakearen Artisauen esku utzi zituenetik. Urte honetan, bakearen bidean tinko eman dugun pauso bakoitzak elkarbizitzara gerturatu gaitu. Baina urte honetan ere, bakoitzak hausnartu behar du bake eta egia osoa guzti guztiontzat izan dadin, zein ardura hartu dituen, eta hartuko dituen oraindik aurrera. Gogoeta hauek guztiak barnebiltzen dituen Koldobika Jauregiren “Arbolaren egia” eskultura...
Bere egin du Eusko Alkartasunak gaur Zarautzeko Udalak José Ignacio Iruretagoienari egindako omenaldia
“Gaur, orain hogei urte bezala, bizitza eskubidea giza eskubide goren bezala aldarrikatzen dugu, eta kargu publiko izanda gizartearen ordezkari zenaren kontra egiteak duen larritasuna salatu” Bere egin du Eusko Alkartasunak gaur Zarautzeko Udalak duela hogei urte ETAk eraildako José Ignacio Iruretagoienari egindako omenaldia. Alderdiak eta Gipuzkoako udalerriko ordezkariek ere “gaur, orain hogei urte Zarautzeko alkate zen Imanol Muruak egin...
Eusko Alkartasunak Kataluniako Herria eta bere erakundeak zoriontzen ditu Errepublika askearen aldeko bozkan
Eusko Alkartasunak Kataluniako Herriari zorionik beroena opa nahi dio Errepublika aske eta subiraua, demokratiko eta soziala aldarrikatzeagatik. Kataluniako herriak hauteskundeetan erabaki zuen erakundeak errepublika bidean jartzea, eta hori da hautetsiek gaur egin dutena, herriaren hitza eta gogoa errespetatzea eta gauzatzea, hain zuzen. Eusko Alkartasunak azpimarratu nahi du halaber Kataluniako Gobernuak izan duen jarrera irmoa, inposaketa...
“Lotsagarria da UPNk eta PSNk, alderdi ustelenaren eskutik, Kataluniako herriaren askatasun demokratikoen kontra egitea”
Nafarroako Eusko Alkartasunatik lotsagarria iruditzen zaigu UPN eta PSN igandeko Bartzelonako mobilizazioetan parte hartu izana, non eskuin muturreko taldeek lasaitasun osoz ikur frankista ugari agertu zituzten. XXI mendean pentsaezina da inongo Estatu demokratikok ideologia frankista eta neonazien horrelako aldarriak onartzea, eta aldiz, aste hauetan ikusten ari gara nola Estatuko bote faktikoak (Monarkia, Epaitegiak eta alderdi politikoak...