Oraindik ateak daude irekitzeko euskal presoen eskubideetan salbuespen-legeek indarrean jarraitzen duten bitartean Eusko Alkartasunak bat egin du Sare Herritarrak larunbatean, urtarrilak 13, Bilbon deitutako Konponbiderako Giltzak manifestazioarekin. Euskal Herriko beste ehunka eragile soziopolitikorekin batera, bat egin du Bizkaiko hiriburuan publikoki salatzeko salbuespen-legeak dauden bitartean oraindik ateak itxita daudela euskal...
“Amnistia aukera historikoa da 78ko erregimenak estatuko nazioekin burutako iruzur demokratikoa konpontzen hasteko”, defendatu du Idurre Bidegurenek
Senatariak PPri eskatu dio behingoz utz dezala estaturik gabeko nazioen aurkako beligerantzia EH Bilduren senatari eta Eusko Alkartasunako kide den Idurre Bidegurenek esan du Kataluniako prozesuan auzipetutakoen amnistia aukera historikoa dela, 78ko erregimenak estatuko nazioekin burutako iruzur demokratikoa konpontzen hasteko. Alde horretatik, Feijóoren PPri eskatu dio normaltasun politiko demokratikoa oztopatzeari uzteko eta...
Kontseilu Nazionalaren adierazpena Palestinako egoeraren inguruan
- Israelgo Estatua 1948an sortu zen, Palestina okupatu eta 700.000 palestinar beraien lurretatik kanporatu ondoren. - Israelgo gobernuek ez zituzten errespetatu 1948ko akordioak; hau da, Palestinako eta Israelgo bi estatu sortzea. - Palestinako herriak Palestinan bakean eta askatasunean bizitzeko duen eskubideari buruz Nazio Batuek egin dituzten ebazpenak ez dira inoiz errespetatu. - Nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubideen errespetu faltak...
Erdoganen erregimena kolokan dago
Otsailaren 6an lurra dar-dar egin zuen Kurdistanen. Komunikabideek etengabe hitz egiten dute Turkiaz eta Siriaz, baina ez dute esaten gehienak herrialde kurduak direla. Eta beharrezkoa da hori azaltzea, horrela hobeto ulertzen baita zergatik Turkiak eta Siriak denbora behar izan zuten biktimei laguntzeko; zergatik Erdoganek Larrialdi Egoera ezarri zien hiru egunetan turkiar aldean, eta zergatik zentralizatu duen larrialdietarako laguntza guztia...
HDP alderdi kurduaren jazarpen politikoa berehala bukatzea eskatu dio Erdogani Eusko Alkartasunak
Eusko Alkartasunatik gure babesa eta elkartasun osoa adierazten diogu kurduen Turkiako Alderdi Demokratiko Popularrari (HDP). Herri demokratiko eta plurala, librea eta bidezkoa lortzeko bere asmoa eta borrokarekin bat egiten dugu. Generoen arteko eta Turkiako talde etnikoen arteko berdintasuna nagusi den gizartea eta ingurumena errespetatzen duen herria ere aldarrikatzen duen alderdia. Gaur gaurkoz Erdoganen erregimen autokratikoaren...
Eusko Alkartasunak larunbatean euskal presoen giza eskubideek aldarrikatzeko Bilboko kaleak betetzeko deialdia egin du
Alderdiaren arduradun nagusiak bertan egongo dira Eusko Alkartasuna aurten ere Sarek Herritarrak antolatutako manifestaziorekin bat egiten du, euskal presoak urruntzeko politikak buka ditzaten ozen eskatzeko. Bizikidetza osoa izan dadin, ezinbestekoa da, halaber, Espainiako Gobernuak sakabanaketarekin amaitzea eta pertsona horien giza eskubideak errespetatzea. Haien urraketa senideei ere eragiten dien zigor berezia da. Alderdiko arduradun...