Katalunian beti peajeak

Posted by Prentsa Bulegoa on Aza 9, 2006 in Giza Eskubideak

Martin Aranburu Karrera Katalunian izan zaretenok jakingo duzue bertako errepideetan dagoen peaje kopurua. Denek ordaintzen dituzte han peajeak. Baita Mas eta Zapaterok ere. CiUk eta PSOEk bere garaian elkarrekin egindako argazki baten peajea ordaintzen ari dira egunotan Katalunian. Zintzoki harrituta. Halaxe nago Kataluniako Gobernu-osaketaren albistea entzun eta gero. ERCk hartutako erabakiaren aspektu batek harritu nau, eta PSCk PSOErekiko...

Read More

Itxaropen berriak zabaltzen dira

Posted by Prentsa Bulegoa on Urr 30, 2006 in Giza Eskubideak

Begoña Erraztiren artikuluan Aldaketa 16 aldizkarian Europako Parlamentuak onartutako ebazpenak itxaropen berriak zabaldu ditu Euskal Herriko bakegintza eta normalizazio prozesuan. Esanguratsua da Europar Batasunak gure herriaren prozesuan inplikatzea. Alde batetik, orain arte emandako urratsak egokiak eta zuzenak izan direla adierazten du; bestetik Europako kideek momentu honetara iristeko batzuek egin dugun lana onartzen eta bultzatzen dutela...

Read More

Ofizialtasuna behar dute

Posted by Prentsa Bulegoa on Urr 7, 2006 in Giza Eskubideak

Onintza Lasa Euskal Herriko eta Kataluniako futbol selekzioek igande honetan Bartzelonan jokatuko duten partidak, kirola maite dugun guztiontzat ikuskizun aparta izateaz gain, euskaldunok geure kirol selekzioez gozatzeko dugun eskubidea eta aldarrikapena mahai gainean jarriko du berriro ere. Zalantzarik gabe, gai hau eztabaida politikoaren erdigunean jartzeko aukera ederra ematen digu euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzen dugun...

Read More

Kalera

Posted by Prentsa Bulegoa on Ira 28, 2006 in Giza Eskubideak

Martin Aranburu Carrera Egoera politikoaren azterketa kezkatua egin genuen Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoan biltzen garenok joan den astean. Gure helburua konponbide politikoa izan da beti, eta hori posible egin ahal izateko, elkarrizketa mahaia jo dugu ezinbesteko tresnatzat: herri honetako sentsibilitate eta lurralde guztiak bilduko dituen mahaia, hain zuzen. Lanean hasi ginenetik harreman ahalegin itzela egin dugu euskal eragile politiko,...

Read More

Hogei urte bidean

Posted by Prentsa Bulegoa on Ira 4, 2006 in Giza Eskubideak

Fernando Velasco eta Iñaki Gil . EAko Arabako eta Gasteizko presidenteak Duela hogei urte, 1986ko irailaren 4an izan zen. Hotel Gasteiz-eko aretoetan herriarekiko konpromiso handiko lagun talde batek ausarta bezain ulergarria zen erabakia hartu zuen. Eusko Alkartasuna jaio zen. Gero eta zailagoa da gizon-emakume horiek erakutsi zuten jarrera ausarta ikustea, batez ere politika arloan. Politikan kalkulua eta estrategia ikustera horren ohituak...

Read More

Aukera galdua

Posted by Prentsa Bulegoa on Eka 22, 2006 in Giza Eskubideak

Martin Aranburu Carrera Kataluniako estatutuaren prozesuaren azken urratsaren inguruan analisi asko egin daitezke. Abstentzio itzela dela, baiezkoaren kopuru handia dela, ezezkoaren porrota dela, boz nuluen datua esanguratsua dela… Aukeran, nahi dugun aldagaia hartu eta luzaro egon gintezke berba eta berba. Bi gauzatan erreparatzea nahi nuke zure arretak, irakurle hori. Parte-hartzea batetik eta abertzaletasunak aurrerantzean duen egoera...

Read More

Legezko informazioa - Erabilerraztasuna - Kontaktua - European Manifesto for the 2024 European Elections - Gardentasuna