Onintza Lasa Arteaga Nola izango da berdina independente izan ala ez izan»? Galdera bera planteatzeak ere zurrunbiloa dakar. Inor ez du epel uzten planteamenduak. Bere alde jartzeko zein aurkari sutsu agertzeko. Baina hor bada barne-barneko izaera eta sentimenduak astintzen dituen zerbait, nortasun gai bat. Ezin daiteke independentista «pixka bat» izan edota Espainia edo Frantziaren barnean «pixka bat» dagoen hiritar sentitu. Bata ala bestea....
Nafarroa
Martin Aranburu Carrera Hurrengo urteetan Euskal Herri osoan izango diren hainbat aldaketa sakonen banguardia izango da Nafarroa hilabeteotan. Izan ere, bake eta normalizazio prozesuak agertoki politikoan iraultza ekar lezake, behinik behin elementu banatzaile dezente desagertu egingo direlako eta horretaz gain gutako bakoitzarengan ikuspegi aldaketa eragingo duelako. Agertoki aldaketa haratago doa. Alderdien arteko harremanak desberdinak...
«Deu ni do!»
Martin Aranburu Begiak eta belarriak erne daramatzan bidaiariak, herri berrien ezagutza fisikoaz gain, bertakoen izateko eta pentsatzeko moduaz jabetzeko aukerak izaten ditu. Katalunian esfortzu hori egin duen edonork badaki Euskal Herria eta euskal herritarrak altxor txiki bat garela beraientzat, zaindu beharreko eredua eta lagundu beharreko herria. Izatez, behin baino gehiagotan beren buruaz baino gutaz ez ote diren gehiago larritzen pentsatu...
Eta orain?
Martin Aranburu Heldu da. Elkarlan politikoaren ezintasunaren aitzakia eta era berean oztopo gaindiezina izan den borroka armatuaren faktorea desagertu egin da oraingoz gure errealitate politikotik. Su-etena heldu da. Eta orain? Su-etenarekin bi gauza lortu dira. Oso garrantzitsuak biak, baina bi besterik ez: Euskal herritar asko askoz ere lasaiago bizitzea, batetik, eta, bestetik, bake prozesu politiko bati bultzada indartsua ematea. Zalantzan...
Larunbatean, denok Bilbora
Konponbide garaia da. Euskal Herria. Erabakia. Adostasuna. Hitz gutxi batzuk bakarrik dira, baina esanahi handia dute; izan ere, ezin hobeto laburbiltzen dute gure herrialdeak bizi duen une historikoa. Era berean, larunbaterako, apirilaren lehena, hainbat alderdi politikok Eusko Alkartasunak artean eta sindikatu gehienek Bilbon antolatu dugun manifestazioaren leloa ere bada; 40 gizarte eragilek baino gehiagok ere egin dute bat, eta jendetsua...
Mila esker
Martin Aranburu Balorazio desberdinak datozkit burura ETAk egindako urratsaren azterketan. Artikulu luze bat betetzeko adina bai behintzat. Beste baterako utziko dut halere, gaurkoan, kontuan hartu behar diren aspektu desberdinak azpimarratu nahi ditut bakarrik. Balorazio politikoak egiteko eta eskerrak emateko unea da. ETAk egindako urratsa ez da prozesuaren hasiera. Prozesua aspaldian dago hasia. Eragile desberdinen artean harremanak hasi eta...