Nazio eraikuntza

Posted by Prentsa Bulegoa on Ira 15, 2005 in Giza Eskubideak

Martin Aranburu Karrera Asko hitz egiten ari gara aspaldian bakeaz eta normalizazio politikoaz. Eragile politiko eta sozial anitz ari dira bakearen inguruko beharrezko esfortzuak egiten, herri honek aspalditxotik behar duen benetako bakea helduko den eguna gerturarazten. Bejondeigula guztioi, eta lehenbailehen izan dezatela arrakasta esfortzu guzti horiek. Bada, halere, bestelakorik. Erainkuntza nazionalaz ari naiz. Beharrezkoa, ezinbestekoa...

Read More

Lan-merkatua orekatzea

Posted by Prentsa Bulegoa on Ira 14, 2005 in Giza Eskubideak

Julio Artetxe Oso argi dago arlo publikoak lan esparruari dagokionez duen lehentasunik handienetakoa ekintzak sustatzeko politiken diseinua eta betearazpena dela, hain zuzen ere, lan merkatuan dauden desorekak eta desdoitzeak arintzeko helburuarekin. Hain argia eta erraza ematen duen hori ez da horrela, ohartzen bagara, adibidez, Europar Batasuna ez zela mota horretako ardurak seriotasunez aztertzen hasi 90eko hamarkadaren amaierara arte,...

Read More

Ni alde nago bada!

Posted by Prentsa Bulegoa on Uzt 21, 2005 in Giza Eskubideak

Martin Aranburu Karrera Zalantza izpirik gabe gainera. Gehiago esango dut: Bazen garaia! Bilboko lasterketa zirkuituaz ari naiz, Bilborentzat eta Euskal Herriarentzat onuragarria izan dela uste baitut. Azaldu ditzadan nire argudioak. Aldeko argudioetan sartu baino lehenago, aitortu egin behar dut, halere, kutsadura akustikoa izugarria izan zela. Uste nuena baina askoz ere handiagoa. Hiriko eta hiri kanpoko txoko askotatik entzun egiten zen...

Read More

Herria Aurrera gezurretan ari da

Posted by Prentsa Bulegoa on Uzt 19, 2005 in Giza Eskubideak

Josu Erkiaga Laka Printzipioak printzipio eta baloreak balore, denok egongo gara ados ez dela zilegi gezurretan ibiltzea; are gutxiago, norberak hori horrela dela dakienean. Horixe pasatzen zaie Bilboko Herria Aurrera plataforma- koei edo bai, behintzat, Arantza Urkaregi andereari, GARA egunkarian, uztailaren 1ean, argitaratu zuen artikuluan. Plataformen ilegalizazioari buruzko hausnarketa orokorrarekin ekiten zion artikuluari, gero Bilboko...

Read More

Hankamotz ez den mahai baten beharra

Posted by Prentsa Bulegoa on Uzt 12, 2005 in Giza Eskubideak

Onintza Lasa Arteaga Herri honetan itxaropen kanpaiak entzuten ari dira azken asteotan. Apirileko hauteskunde ostean, garai berri, etapa berri, legealdi berri eta honelakoak, sarritan entzun ditugunean, ikusteke gaude berri hori hoberen sinonimo den. Horrela izan dadin lan egingo dugu batzuek, zalantzarik gabe. Urte gehiegitan daramate gure gizartean eguneroko errealitate izaten sufrimenduak, errepresioak, ukazioek, biolentziak, erasoek, azken...

Read More

Jokoak

Posted by Prentsa Bulegoa on Uzt 7, 2005 in Giza Eskubideak

Martin Aranburu Karrera Artikulu hau irakurtzen ari zarenerako jakina izango da non ospatuko diren 2012ko joko olinpikoak. Hautagai asko izan da, zein baino zein indartsuago eta boteretsuago, baina izpiritu olinpikoak berak dioen bezala denen artean batek bakarrik eraman dezake saria. Hiri guztiek esfortzu itzela egin dute hautatuak izan daitezen, eta inbertsio ekonomiko erraldoiak egin dituzte kontuan hartua izango den hautagaitza bermatu ahal...

Read More

Legezko informazioa - Erabilerraztasuna - Kontaktua - European Manifesto for the 2024 European Elections - Gardentasuna