Onintza Lasa Arteaga. EAko Komunikazio Idazkaria Urteari bukaera Estatutu berriaren erreformaren onarpenarekin eman genion. Hainbat eta hainbat hilabetetako lanen ostean, ordu eta ordutako eztabaida ondoren, Legebiltzarraren gehiengo absolutuak babesa eman zion. Proposamen honen onarpenak hala ere hautsak harrotu ditu inolaz ere zenbait ingurutan, eta zer esanik ez abertzale ez diren taldeetan ez ezik, Madril inguruetan. Eta era maltzur batean...
Europako Konstituzioa
Martin Aranburu. Eusko Legebiltzarkidea Estatutua aldatzeko proposamenaren inguruko kontsulta legez kanpokoa zela, parte hartzaileek kode penalaren aurkako falta egingo zutela, Estatuak bere ahalmen guztiak erabiliko zituela kontsulta ekiditeko eta abar entzuten aspertuak ginen Europako txoko honetan. Aldiz, gure arazoa konpontzeko legez kanpokoa, zatitzailea eta diskriminatzailea den kontsulta eginaraziko digute Europako Konstituzioaren...
´Egunkaria´-ren arduradunekin elkartasuna
Carlos Garaikoetxea Asmoa nuen Egunkaria-ren arduradunak laguntzea Madrilen gaur, Auzitegi Nazionalera joan behar duten egunean, eta, horrela, guztien aurrean elkartasuna adierazi. Nire borondateaz kanpoko gorabeherengatik, ezingo naiz joan, eta, horregatik, idatzi honen bitartez, elkartasun horren berri eman nahi dut, eta, bide batez, adierazi nahi ditut euskarazko egunkariari berari eta hura aurrera ateratzeko meritua izan zuen lan taldeari...
Europako Konstituzioa: bestelako Europa bat posible delako
Mikel Irujo Amezaga, abokatu eta ea-ko kidea Europako Konstituzioa ez da konstituzio bat. Datorren otsailaren 20an nazioarteko itun bati baietza edo ezetza emango diogu. Azken batean gure botoa ez dugu europarrak bezala emango, Estatu espainoleko hiritarrak bezala baizik, eta hemen dago gure lehenengo kezka. Benetako konstituzio bat herriak landu eta onartu behar du, hau da, Europako herriak. Egia da oraingo honetan Konbentzio bat sortu zela,...
Geroari begira
Rafael Larreina, Eusko Alkartasunako bozeramailea Eusko Legebiltzarrean Orain dela 25 urte, Euskal Autonomi Erkidegoko herritarrak kontsultatuak izan ziren eta Eusko Kontseilu Nagusiak, Carlos Garaikoetxea buru zelarik, proposatzen zien Gernikako Estatutuaren proposamena martxan abiatzearen alde gehiengoaz agertu ziren. Gernikako Estatutua diktadura frankistatik Demokraziara oraindik sendotu gabeko transizio prozesuak karakterizatutako...
Hispanitate eguna
Martin Aranburu Carrera – Legebiltzarkidea Aberri guztiek dituzte nortasun nazionala baieztatzeko beharrezkoak diren sinboloak, eta beren funtzioa kolektibo nazionalaren nortasun politikoa berrestea eta sendotzea da. Ikurrinak, ereserkiak eta festa nazionalak dira, besteak beste, funtzio hori betetzen duten elementu sinbolikoak. Logika horren baitan, normaltzat jotzen dut Espainiak ere bere egun nazionala ospatu nahi izatea, ulergarria...