Eskola publikoaren jaian

Posted by Prentsa Bulegoa on Eka 10, 2004 in Giza Eskubideak

Martin Aranburu, legebiltzarkidea Iragan igandean, ekainak sei, Eskola Publikoaren jaia ospatu zen. Eguraldia primerakoa. Egitaraua ere erakargarria. Horrelako ekitaldietan izaten den jende uholdeaz gain, ohiko kargu politikoak ere bertaratu ziren, derrigorrezko agurrak eta diskurtsoak egiteko. Horietako diskurtso batean gertatu zen jarraian azaldu nahi dudana, kritika kutsuaren ordez aldarrikapen zentzu batez janzteko intentzioarekin betiere....

Read More

Monarkia

Posted by Prentsa Bulegoa on Mai 27, 2004 in Giza Eskubideak

Martin Aranburu Jakin nahi ez eta denaren jakitun. Horra komeria! Iraganeko aste osoan Espainiako printzearen ezkontzaren berriez nazkatuta larunbatean zuzenean egingo zuten emanaldiari boikot pertsonala egitearen determinazioa hartu nuen. Ezinezkoa, halere, nire burua indiferentzia handienean mantentzea. Zuzenean segundo bakar bat ere ez ikusi arren, egunean eta hurrengo egunetan elkarrizketagai izan zen, azkenerako, nahi gabe izan bada ere,...

Read More

Eta Iparraldea?

Posted by Prentsa Bulegoa on Mar 18, 2004 in Giza Eskubideak

Martin Aranburu, legebiltzarkidea. Igaro da martxoaren 14a. Ustegabeko emaitzaren harriduran gaude oraindik murgilduta, aurrerantzean izango dugun eszenatoki politiko berria asmatu nahian. Zalantza asko datozen hilabeteetan. Baita asmo eta itxaropen asko ere. Ez da txarra behingoz Euskal Herriak itxaropen apur bat izan dezan, nahiz eta lekuz kanpo dauden soluzio guztien abiapuntua Zapaterorengan dakusatenek. Kontuz gero! Euskal Herrian geneukan...

Read More

Eskubideen defentsaren bermea

Posted by Prentsa Bulegoa on Mar 16, 2004 in Giza Eskubideak

Onintza Lasa. EAko Komunikazio Idazkaria Igande honetan Madrilgo Kongresu zein Senatuaren gehiengo absolutoari ezetza eman zaio. Alderdi Popularrak zuzentzen zuen Gobernurik ez da izango datozen lau urteetan, gutxienez, eta jasan duen porrota nabarmena da. Hauteskunde batzuen emaitzak aztertzerakoan, hainbat faktore sartzen da jokoan. Oraingo hauek hauteskunde berezi bezain nahasiak izan dira. Hasteko, espainiar gobernurako hauteskundeak...

Read More

Eztabaidagunea

Posted by Prentsa Bulegoa on Ots 19, 2004 in Giza Eskubideak

Kolaboratzaileok askotan oinarrizko aukera bat egin behar izaten dugu ordenagailu aurrean jartzen garenean, hain zuzen, gaurkotasunaz baliatuz iritzi artikulua idatzi edo, aurretiaz pentsaturik geneukan gidoia errespetatuz gaukotasunari uko egitea. Egoera horretan sentitzen nuen atzo neure burua: larunbatean egin beharreko ekarpen foroaz edo ETAk atzo goizean publiko eginiko su-etenaz aritu. Halere, irakurle agurgarria, maiz irakurriko dituzu...

Read More

Medemi baietz

Posted by Prentsa Bulegoa on Urt 31, 2004 in Giza Eskubideak

Joseba Azkarraga, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Sailburua Bai, Julio, baduzu zer eginik. Franko, gainera. Zure lekukotzak hori egiaztatzen du. SOS dei bat egin diguzu zure filma ikustera aurrejuzgurik gabe joan ginen guztioi, eta bidezkoa iruditzen zait zuri erantzutea. Oraingo honetan, ez dut zure lana goraipatzeko idazten, zure zintzotasuna defendatzeko baizik; izan ere, tamalgarria da batzuek duten gorrotoak...

Read More

Legezko informazioa - Erabilerraztasuna - Kontaktua - European Manifesto for the 2024 European Elections - Gardentasuna