EA-ERC Legebiltzar Jardunaldiak, astelehen eta asteartean

Posted by Prentsa Bulegoa on Urt 13, 2006 in Gizartea

Ongizate Estatua indartzea, ekimen honen xedea Duela 13 urte sortutako ohiturari jarraituz, Eusko Alkartasuna eta Esquerra Republicana de Catalunya (ERC) alderdiek Legebiltzar Jardunaldien 13. edizioa egingo dute datorren astean, astelehenean eta asteartean, hain zuzen ere. Begoña Erraztik eta Josep Lluis Carod-Rovirak zuzenduta, jardunaldien helburu nagusia bi alderdien arteko harremana sendotzea eta Ongizate Estatuaren inguruan amankomuneko...

Read More

Manuel de Irujoren omenaldian parte hartuko du Joseba Azkarraga, haren heriotzaren XXV. urteurrenean

Posted by Prentsa Bulegoa on Urt 5, 2006 in Gizartea

Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburu Joseba Azkarragak Manuel de Irujori haren jaioterrian, Lizarran, datorren larunbatean, hilak 7, eskainiko zaion omenaldian parte hartuko du. Lizarrako hilerrian 11:45etan egingo den lore-eskaintzarekin hasiko den omenaldi hori Irujo Etxea Elkarteak 2006. urterako programatu dituen ekintzen barruan dago. Programa horren bidez, euskal abertzaletasunaren, bakearen aldeko borrokaren,...

Read More

Azkarraga: “2006an gure lan-merkatuak jarraituko du urrats sendoak egiten Europako helburuak lortzeko bidean”

Posted by Prentsa Bulegoa on Abe 19, 2005 in Gizartea

Gaur goizean, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak EAEko egungo lan-merkatuaren daturik nagusiak aurkeztu ditu prentsa-aurrean, baita datorren 2006rako enpleguari buruzko adierazle nagusien bilakaeraz bere sailak egiten duen aurreikuspena ere. Sailburuaz gain, hedabide aurreko agerraldian Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea, Juanjo Loroño, eta Egailan sozietate publikoaren Lan-merkatuaren Behatokiko arduraduna, Javier Ramos izan...

Read More

Juan Mari Lekuonaren heriotzak hutsune handia utzi du euskal kulturan

Posted by Prentsa Bulegoa on Abe 5, 2005 in Gizartea

Juan Mari Lekuona poeta handiaren eta euskaltzain osoaren heriotza dela-eta, Eusko Alkartasunak, bere senitartekoei eta Euskaltzaindian kide izandakoei doluminik zinezkoenak adierazteaz gain, albiste latz honek euskal kulturari, euskalgintzari eta literaturgintzari bereziki, ekarri dion galera nabarmendu nahi du. Lekuonak euskal kulturaren eta euskararen beraren alde eginiko lana aitortu ez ezik eskertu ere egin behar dugu ordu latz hauetan,...

Read More

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Hezkuntza sailek eta 187tik gorako ikastetxe berrik beren gain hartzen dute Eskola-Agenda 21en bidez ingurugiroaren kalitatearen eta ikastetxearen sostengarritasunaren alde lan egiteko konpromisoa

Posted by Prentsa Bulegoa on Abe 1, 2005 in Gizartea

· Larrañaga eta Campos biltzen dira eskola-agenda 21 deritzon eskola-proiektu kolektiboan parte hartuko duten ikastetxe berriekin. Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak, Esther Larrañagak, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Tontxu Camposek, ongietorria egin diete eskola-agenda 21 proiektuari gehitu zaizkion 137 ikastetxe berriei, gaur Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzako Areto Nagusian izan den ekitaldi baten bidez....

Read More

Presoen eskubideak bermatzen dituen eta zigorrak gizarteratzeko tresna gisa erabiltzen dituen espetxe-politikaren alde agertu da Azkarraga

Posted by Prentsa Bulegoa on Abe 1, 2005 in Gizartea

Legebiltzarreko Justizia Batzordearen aurrean agertu da, gaur goizean, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua, EAErako dituen zigor-arloko betearazpenaren eta espetxeen eredua aurkezteko. Hasieran Azkarragak aipatu duenez, bere proposamena “eskumena –estatuak guri era esklusiboan onartua– gure gain hartzerakoan politikak ezartzen ahalbidetuko digun eztabaidarako abiapuntua da”. Eta gehitu duenez, “Estatutua onartu eta 26 urte igaro...

Read More

Legezko informazioa - Erabilerraztasuna - Kontaktua - European Manifesto for the 2024 European Elections - Gardentasuna