Egunean zehar ikasle sindikatuek eta guraso elkarteek antolatu dituzten LOMCEren aurkako mobilizazioekin bat egin du Eusko Alkartasunak. Alderdi abertzalearen aburuz, LOMCEren aplikazioa “atzerapena” da hezkuntza arloan eta, are gehiago, Euskal Herrian, non hezkuntza “puntakoa” den. Horregatik, EAk Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatu die “ahal duten guztia” egin dezatela Hego Euskal Herriko eskoletan hezkuntza lege berria...
“Oposizioetarako euskarazko eskaintzan emandako atzera pausoa onartezina da”, dio EAk
Eusko Alkartasunatik gogor kritikatu dute Geroa Bairen Gobernuak UPNren politika baztertzaileekin jarraitzea, hizkuntzen ezagutza zigortuz Eusko Alkartasunaren arabera, “onartezina eta iraingarria” Nafarroako Gobernuak Hezkuntzako oposizioetarako euskarazko plaza kopuruan eman duen atzera pausoa. Alderdiak gogor salatu du erabaki hori, Geroa Bairen taldeak euskarazko 120 plaza atzeratuko dituela ezagutu ostean, Estatuak jarritako helegitearen...
Hezkuntzan zerrenda bakarraren aurka egitea hizkuntzen ezagutza zigortzea da
Eva Aranguren EAko bozeramaileak gogoratu zerrenda bakarra dela irakasle euskaldunek bizi duten bazterkeria larri eta onartezinari irtenbidea emateko modua Eva Aranguren Eusko Alkartasunako Lurralde Batzordeko bozeramaileak adierazi du “hezkuntzan zerrenda bakarraren aurka egitea ezjakintasuna saritzea dela, hizkuntza propio baten ezagutza eza bultzatzea”. Arangurenen esanetan, “zerrenda bakarra irakasle euskaldunek aspalditik bizi duten lan...
Hezkuntza Sailak LOMCEren aldeko hautua egin eta bizkarra eman dio euskal jendarte osoari
Jaurlaritzak datorren ikasturtean LOMCE aplikatzen hasteko lehenengo urratsak eman dituela jakinda, EH Bilduk azalpenak eskatu dizkio gaur Legebiltzarrean Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuari. Bere erantzunak, aldiz, susmoak baieztatu ditu, argi utzi baitu Iñigo Urkullu buru duen Gobernuak “LOMCEren aldeko hautua egin duela eta, beraz, bizkarra eman diola lege hori ez aplikatzeko eskatzen ari den euskal jendarte osoari”, Juanjo Agirrezabalak...
Agirrezabalak Jaurlaritzaren epelkeria salatu eta LOMCE aplikatzeko prest egotea egotzi dio
Juanjo Agirrezabalak Jaurlaritza LOMCEren erasoaren aurrean erakusten ari den epelkeria kritikatu du, Hezkuntza Sailak Madrili emandako erantzunak Wert legea aplikatzeko prest dagoela agerian utzi duelako. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Auzitegi Konstituzionalean LOMCEren aurkako helegitea aurkezteko asmoa iragarri ondoren, Agirrezabalak ohartarazi du “helegite horrek ez duela lege horren aplikazioa saihestuko eta, beraz, ez duela...
Hizkuntza ereduak gainditu beharra berretsi du EH Bilduk eta horren alde lan egiteko eskatu dio Hezkuntza Sailari
Koalizioak kezkaz hartu ditu A, B eta D ereduak indarrean mantentzeari ateak irekitzen dizkioten Hezkuntza sailburuaren adierazpenak, euskal jendarteak sistema hori aspaldi gaindituta dagoela argi utzi duelako. EH Bildu legebiltzar-taldeak kezkaz hartu ditu Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriartek azken egunotan egindako adierazpen publikoak, “hasi berri den legealdiari begira hizkuntza ereduen sistemari...