Begoña Erraztiren hitzaldia Biltzar Nagusiko irekieran

Posted by Prentsa Bulegoa on Aza 22, 2003 in Indarkeria

1999 ko azaroaren 21an, Iruñan gure V Biltzarra bukatu genuen. Gure zuzendaritza berritu genuen arlo askotan, gehiengo handi batez, eta azpimarragarrana, lehendakaritza. Carlos Garaikoetxeak EAren barruan bere militantzian beste plano batetara pasatzeko erabakia hartu zuen, eta niri eman zidaten lehendakaritza izateko erantzunkizuna. Honen inguruan gogoeta asko egin dut, batez ere azken egun hauetan. Argi dago batzuk ez nindutela ikusi fase...

Read More

Laneko Segurtasun eta Osasunaren Plan Zuzentzaileari (2003-2006) buruzko eztabaida osoko bilkuran: eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburu Joseba Azkarragaren mintzaldi osoa

Posted by Prentsa Bulegoa on Aza 20, 2003 in Indarkeria

Legebiltzarkideok, egun on: Lehenik eta behin, esan nahi dut gaur aurkezten dugun Plan honek prebentzioaren kultura duela oinarri. Hona gure buruari jarri diogun helburua: datozen hiru urteotan lan-istripuen kopurua milako lau koma bost murriztea. Horretarako, urtero-urtero hamabi milioi euro inbertituko ditugu lan-istripuen aurkako borrokan. Orain arte, bederatzi milioi euro ziren. Beraz, ehuneko hirurogeita hamairuko hazkundea izango da. Eta,...

Read More

Eusko Alkartasunaren bozeramailearen hitzaldia Politika Orokorrari buruzko Eztabaidan

Posted by Prentsa Bulegoa on Ira 26, 2003 in Indarkeria

Testu osoa Gure nazionearen egoera politikoa eta Jaurlaritzaren iharduerari buruzko eztabaidarako osoko bilkura den honetan, lehenengo eta behin, azken urte honetan egindakoaren azterketa egitea dagokigu, nahiz eta, bistan denez, eta iragarrita zegoenez, atal berezi bat eduki eta jende askotxoren ikusmina eta entzunmina, Jaurlaritzak eta honen izenean Lehendakariak aurkeztu duen proposamenaren inguruan kokatuta egon, gehien bat. Azkenengo urte...

Read More

´Ezin dugu Nafarroaren aniztasun politiko eta soziala ukatzen duen programa bat sostengatu´

Posted by Prentsa Bulegoa on Eka 27, 2003 in Indarkeria

Begoña Erraztiren parte-hartzea Sanzen inbestidura-eztabaidan Iragan maiatzaren 25-eko hauteskundeen emaitzek agerian utzi dute, berriz ere, Nafarroan den aniztasun politiko eta soziala, bai gure herria ulertzeko eran, nola egun planteiatzen diren arronka, arazo eta beharrei aurre egiteko irizpide eta aldarteari dagokionez. Emaitzek bi errealitate islatu dituzte: alde batetik, UPN botu gehien lortu izan duen zerrenda izan da; bestalde, nafar...

Read More

Begoña Erraztiren hitzak Nafarroan Gerra Zibilean pertsona fusilatuen eta errepresaliatuen oroimena, esker ona eta ordaintza moralerako Batzordean

Posted by Prentsa Bulegoa on Ots 21, 2003 in Indarkeria

Azkenean hemen, gaur, frankismoari ezezko borobila esango diogu, Altxamendu militar faxistari ezezko borobila emango diogu. Eta biktimei, familiei, urteetan zehar dena aguantatu dutenei, duintasunarekin aguantatu dutenei, orain, lehen bezala, baina orain jada ofizialki, esango diegu harro izateko mementoa heldu dela. Ordua zen Nafarroako politikariek baietz esateko biktimei, eta Altxamendu militarraren kontrako jarrera zuzena eta garbia...

Read More

EUROPAKO KONBENTZIOA ETA EUSKO LEGEBILTZARRA.

Posted by Prentsa Bulegoa on Urt 21, 2003 in Indarkeria

Legebiltzarraren aurreko diskurtsoa Ez ohizko eta monografikoa den Osoko Bilkura honetan hitza hartzerakoan, egokia izan liteke galdera batekin hastea: zergatik gaude hemen, eta hain zuzen ere, gai honen inguruan Osoko Bilkura monografikoa bat ospatuz? Besteak beste, hiru bat erantzun jarri nezake, galdera horri erantzuteko: · Europako gaia eztabaidagai eta hizpide delako, batez ere Gobernuen Arteko Konferentzia delako tresnaren egokitasuna...

Read More

Legezko informazioa - Erabilerraztasuna - Kontaktua - European Manifesto for the 2024 European Elections - Gardentasuna