Zaharkatituta dagoen bakarra, Bilbaoren eta PSE-EEren adierazpenak dira EAko idazkari nagusia eta Eusko Jaurlaritzako sailburua Joseba Azkarragaren ustez, “hemen zaharkatituta dagoen bakarra, Bilbaoren eta PSE-EEren adierazpenak dira. Tamalgarriak dira Bilbaok esandakoak, eta EAJko barne eztabaida islatzen dute. EAJ, EA eta EB hirukoak gobernatzen segitzen du Jaurlaritzan, herri honen garapenerako politika ari gara egiten, eta hurrengo...
Eusko Alkartasuna: ETAren ekintzak Euskal Herriaren independentziaren aurka doaz
Rafa Larreina Eusko Alkartasuneko parlamentariaren arabera, ETA eta ´indarkeria ekintzak bultzatzen dituztenak´ ´Euskal Herriaren independentziaren aurka daudela azaltzen dute´, euskal gizarteak bere etorkizuna erabakitzearen aurka eta ´edozein sistema demokratikoren funtsa den askatasunaren´ aurka.Jatorria: Rafael Larreina
Ziarreta: «EAJk PSOEren menpe jarri du bere ekimen politikoa»
Eusko Alkartasunak ez ditu begi onez ikusten EAE-ANVko udal gobernuak kargutik kentzeko EAJk eta PSEk aurkeztutako mozioak, eta kritikatu du jeltzaleek sozialisten menpe jarri dutela euren estrategia politikoa. Unai Ziarreta EAko presidentearen irudiko, arrazoi etikoengatik bainoago, «estrategia politiko hutsagatik» bultzatu nahi dituzte sozialistek mozio horiek. «Aitzakia» moduan ari dira erabiltzen mozioak sozialistak. Popularrak...
´Hitz politak´ baino gehiago, ´emaitzak´ eskatu dizkio EAk Zapaterori
Mikel Irujoren ustez, Espainiako Gobernuko presidentearen inbestidurako hitzaldiak ´mamirik gabeak´ izan dira. Gainera, Cristina Garmendia ministro berriari Berrikuntzako eskumenak emateko eskatu dio. Mikel Irujo EAren Komunikazio idazkari nagusiak gaur adierazi duenez, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak inbestidura ekitaldian eman dituen hitzaldiak ´modu askotara mozorrotuak´, baina ´mamirik gabeak´ izan dira. Hori...
Argentinara, Boliviara eta Perura joango da Joseba Azkarraga
Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburu Joseba Azkarragak (EA) bidaia instituzionala abiatuko du astelehenean Argentinara, Boliviara eta Perura. Buenos Airesera joango da aurrena, eta Maiatzeko Plazako Amonen Elkarteak antolatutako mintegi batean parte hartuko du. Euskal gatazkari buruzko hitzaldi bat ere emango du La Platako unibertsitatean. Boliviara joango da handik eta autonomiari buruzko hitzaldia emango du Santa Cruz de la Sierrako...
Maiorga Ramirezek erretiratu du CANeko hautagaitza
Maiorga Ramirez Nafarroako EAko presidenteak ez zeukan NaBairen onespenik Nafarroako Kutxako administrazio kontseiluko kide izateko. Haren ustez, koalizioak ´irudi negatiboa´ eman du. Maiorga Ramirez Nafarroako EAko presidente eta NaBaiko parlamentarioak erretiratu egin du CAN Nafarroako Kutxako administrazio kontseilurako hautagaitza, gaur berak jakinarazi duenez. Izan ere, ez dauka Nafarroa Bai koalizioko kide Aralar eta EAJren oniritzirik...