Eusko Alkartasunak gaitzetsi du Calahorrako atentatua

Posted by Prentsa Bulegoa on Mar 21, 2008 in Ingurumena

Mikel Irujo EAren komunikazio arduradunak eta europarlamentarioak ohartarazpena luzatu dio ETAri: “ez dago bonbak leherraraziz eraikiko den helburu politikorik”. “Erokeria hau” gaitzetsi du Irujok, talde armatua geroz eta gehiago “suarekin” jolasean ari delako. “Edozein herriren erdigunean lehergailuak jartzen ari da, edozein kaletan, eta bide horretatik jarraituz gero, ezbeharren bat sortuko da”,...

Read More

Unai Ziarreta: “PSOEk eta PPk marko estatutarioa agortu dute”

Posted by Prentsa Bulegoa on Mar 19, 2008 in Ingurumena

Bestalde, Joseba Azkarraga EAren idazkari nagusi eta Justizia sailburuak EAJ ohartarazi du “Ibarretxeren ibilbide orria” Eusko Jaurlaritzak negoziatzen duela, ez alderdiek beren aldetik. Unai Ziarreta EAren presidenteak igandean ospatuko den Aberri Eguneko adierazpena aurkeztu du eta azaldu duenez, haientzat ez da nahikoa Espainiako Gobernuak edo PSOEk estatutuaren erreforma eskaintzea, zeren alderdi horrek eta PPk...

Read More

Alderdi abertzaleek beren estrategiari buruz gogoeta egin behar dutela dio EAk

Posted by Prentsa Bulegoa on Mar 10, 2008 in Ingurumena

Sorreratik, beti lortu izan du diputatu bat, eta hura galdu izanari buruz «gogoeta sakona» egingo du Espainiako hauteskundeetan jasotako emaitzen ondorioz, «gogoeta sakona» egin beharrean ikusi du bere burua Eusko Alkartasunak. Duela hogei urte, alderdia sortu zenetik, Espainiako Kongresuan beti izan duen ordezkaria galdu egin du EAk. «Gogoeta sakona egitea egokitzen zaigu», onartu zuen atzo Elisa Sainz de Murieta alderdiko idazkariak...

Read More

Unai Ziarreta, EA-ko presidentea: «Utz al daiteke Euskal Herriaren etorkizuna basati hauen eskuetan?»

Posted by Prentsa Bulegoa on Mar 8, 2008 in Ingurumena

Horrelako gertaerek tristura ekartzen dutela dio Unai Ziarreta EAko presidenteak, baina aurrera egin behar dela «jendillaje horri» erakusteko indarkeria ez dela bidea: «Jendea konbentzitu behar da hitzekin eta ekintzekin horrelako atentatuekin ez dela ezer lortzen sinets dezan». Bestetik, Ziarretak proposamena egin dio gizarteari ETAren indarkeriaren gainean gogoeta egin dezan: «Gaur egin behar dugun galdera da, ea gure seme-alaben etorkizuna...

Read More

Botereari eusteagatik bake prozesua apurtu izana leporatu dio EAk PSOEri

Posted by Prentsa Bulegoa on Ots 28, 2008 in Ingurumena

Erraztik dio PSOEk PPren metodoa bere egin duela «herriari sinestaraziz gatazkarik ez dagoela» J. Sagarzazu Ekaitzaren ondotik dator barealdia. Hauteskunde kanpaina pil-pilean dagoenean, Zapaterok eta Raxoik, biak ala biak, Espainiako gobernuburu izateko lehian, «euskal gatazka» haien agendatik alboratu izana susmagarri deritzo Begoña Erraztik, EAko presidente ohiak. Erraztiren aburuz, aurreko kanpaina batzuekin erkatuz, «ezohikoa» da PSOEko...

Read More

Igor Poturen auzian Espainiako Gobernuaren bertsioaz ez dela fio esan du Azkarragak

Posted by Prentsa Bulegoa on Urt 8, 2008 in Ingurumena

Joseba Azkarraga (EA) Jaurlaritzako Justizia sailburuak «zuhurtzia» eskatu du, baina Espainiako Gobernuaren bertsioaz ez dela fio esan du, «zenbait gauza ulertezinak direlako». Herri Irratiari emandako elkarrizketan, Azkarragak «bukaerainoko ikerketa» eskatu dio Espainiako Barne ministerioari. Gainera, Rubalcabaren hitzak ahotan hartuta, Justizia sailburuak galdetu du ea nola esan dezakeen legea bete dela «atxiloketa eguerdiko ordu batean...

Read More

Legezko informazioa - Erabilerraztasuna - Kontaktua - European Manifesto for the 2024 European Elections - Gardentasuna