Erraztik dio gizarteak «behartu» behar dituela indar politikoak eseri eta negoziatzera

Posted by Prentsa Bulegoa on Aza 8, 2007 in Ingurumena

Urriaren 25ean egin nahi duten herri kontsultarako galdera zehazteko dagoela dio EAko lehendakariak Normalizazio politikoa lortzeko prozesua behar-beharrezkoa dela uste du EAko presidente Begoña Erraztik. Indar politiko guztien egitekoa eseri eta negoziatzea dela iruditzen zaio, eta, haren ustez, gizarteak «behartu» behar ditu indar politiko «den-denak» horretara. Beraz, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek Jaurlaritzako...

Read More

Eusko Alkartasuna: ´Batasunarekin biltzen segituko dugu´

Posted by Prentsa Bulegoa on Urr 30, 2007 in Ingurumena

Rafa Larreina EAren Antolakuntza idazkariak garbi esan du: ´Batasunarekin bildu izan gara, biltzen ari gara eta biltzen segituko dugu, gure eginkizuna delako elkarrizketa politikoa gauzatzea´. EAren ustez, auzi hau ere ´politikoa´ da, ´Eusko Jaurlaritzak marko berri baten eta erabaki eskubidearen alde egindako apustua ahuldu egin nahi dutelako´.Jatorria: Rafael...

Read More

Azkarraga: “Arazoak konpontzeko beste aukera bat galduko da”

Posted by Prentsa Bulegoa on Urr 16, 2007 in Ingurumena

´Ideien konfrontazio demokratikoa´ egingo da Espainako gobernuak proposamena errefusatzen badu Joseba Azkarraga (EA) Eusko Jaurlaritzaren Justizia sailburuaren ustez, Zapaterok eman duen erantzuna ikusita, “arazoak konpontzeko beste aukera bat galduko da”. Jaurlaritzaren lehendakariari ETAri erakutsitako errespetu bera izateko eskatu dio Zapaterori Eusko Alkartasunako buruzagiak. “Aurrez euskal alderdien artean akordioa...

Read More

Espainiako Gobernuaren aurrekonkuei osoko zuzenketa aurkeztu die EAk Euskal Herrientzako inbertsioak ´barregarriak´ direlako

Posted by Prentsa Bulegoa on Urr 15, 2007 in Ingurumena

Lan-ikuskaritzaren transferentzia eskatzen du berriro Begoña Lasagabasterrek Espainiako Gobernuak datorren urterako aurkeztutako aurrekontu egitasmoari osoko zuzenketa aurkeztuko dio Eusko Alkartasunak Espainiako Gorteetan, Euskal Autonomia Erkidegoarentzako diru kopuruak «barregarriak» direlako, «dagokigunaren konparazioan». Begoña Lasagabaster Espainiako Kongresuko diputatuak eta Jose Ramon Urrutia senatariak atzo Gasteizen egindako...

Read More

Saharan erreferenduma lehenbailehen egiteko eskatu du Erraztik NBEn

Posted by Prentsa Bulegoa on Urr 15, 2007 in Ingurumena

NBEk hartutako ebazpenak betetzeko eskatu du EAko presidenteak EAko presidente Begoña Errazti New Yorken izan da, NBE Nazio Batuen Erakundeari berak onartu dituen ebazpenak betearazi eta Saharan erreferenduma egiteko eskatzeko. Nazioarteko ehun ordezkari baino gehiagorekin bildu zen Errazti hilaren 10a arratsaldean eta haien aurrean salatu zuen Sahararen eta Marokoren arteko gatazkaren blokeo egoera. Hain justu, gatazka hori gainditzeko NBEk...

Read More

Memoria historikoaren legea ´hobe´ dela baina ez ´nahikoa´ dio Eusko Alkartasunak

Posted by Prentsa Bulegoa on Urr 11, 2007 in Ingurumena

Memoria historiaren komisioa sortzearen alde azaldu du Begoña Lasagabasterrek Eusko Alkartasunak Espainiako Memoria Historikoaren Legeari babesa emango badio, hiru gutxieneko baldintza jaso beharko ditu azken testuak, Begoña Lasagabaster EAko diputatuak atzo adierazi zuenez. Izan ere, Espainiako Gobernuaren lege proiektuaren lehen proposamenetik herenegun hitzartutako testura «hoberako aldaketak» ikusi baditu ere, lege proiektuaren testua ez...

Read More

Legezko informazioa - Erabilerraztasuna - Kontaktua - European Manifesto for the 2024 European Elections - Gardentasuna