“Euskal Herriaren independentzia, indarkeriarik gabe baino ezin da lortu”, Larreinaren ustez

Posted by Prentsa Bulegoa on Ira 15, 2007 in Ingurumena

Hilaren 23an egingo du EAk Alkartasun Eguna, Portugaleten Irailaren 23an, bihar zortzi egingo du aurten EAk Alkartasun Eguna, Portugaleten (Bizkaia), Euskal Herriaren independentziaren alde. “Baina independentzia, indarkeriarik gabe baino ezin da lortu. Hori da gure eragozpenik handiena”, esan du Rafael Larreina EAren Antolakuntza idazkariak gaur. “Bide baketsu eta demokratikotik joan behar dugu helbururantz”....

Read More

EAk Imazen erabakia errespetu osoz hartu du eta ez du uste hirukoen harremanei erasten dienik

Posted by Prentsa Bulegoa on Ira 13, 2007 in Ingurumena

´Ezaguna da gure herriaren etorkizunerako garrantzitsutzat jotzen ditugun proposamen politikoei buruz ezadostasunak izan ditugula´ «Ezaguna da gure herriaren etorkizunerako garrantzitsutzat jotzen ditugun proposamen politikoei buruz ezadostasunak izan ditugula. Baina aitortu beharra dugu bere erantzukizunetatik, europarlamentari eta Jaurlaritzako sailburu bezala, Imazek herri honi eta alderdiari eskaini dion lana eta gogoa», uste du Unai...

Read More

EAk dio alderdi abertzaleek ez dutela Espainiako nazionalistekin duten konfrontazioa ekidin behar

Posted by Prentsa Bulegoa on Abu 20, 2007 in Ingurumena

Eusko Jaurlaritzako Lan, Justizia eta Gizarte Segurantzako sailburu Joseba Azkarragak esan du alderdi abertzaleek ez luketela Espainiako nazionalismoarekin duten konfrontazioa ekidin beharko. Halaber, sailburuaren iritziz, alderdi abertzaleek ez dute konplexurik izan behar beraien azken helburua zein den aitortzeko, hau da, independentziaren aldekoak direla aitortzeko. Azkarragak «azkenaldian alderdi zentralistekin adostasuna lortzeko edozer...

Read More

EAren lehentasuna herritarrek udaletan parte hartu ahal izatea da

Posted by Prentsa Bulegoa on Mai 12, 2007 in Ingurumena

EA Parte-hartzea bideratzeko kargu berria sortzea proposatu du Bilboko udalerako Instituzioak herritarrengandik gero eta urrunago ikusten ditu Eusko Alkartasunak eta horri buelta eman behar zaiola uste du. Herritarren parte-hartzea areagotu nahi duela dio, eta horretarako, udaletan badaudela nahikoa tresna. Horiek baliatu nahi ditu. Jon Aritz Bengoetxea EAk Bilbon duen zinegotziak eta hauteskundeetara zerrendaburu aurkezten denak dio horretan...

Read More

Udal eta diputazioetatik bakea eta normalizazioa lortzen saiatuko da EA

Posted by Prentsa Bulegoa on Mai 11, 2007 in Ingurumena

Eman botoa beste modu batean leloa zuen pankarta erraldoia agertuz hasi zuen Eusko Alkartasunak udal eta foru hauteskundeetako kanpaina, Bilbon duen egoitzan. Begoña Errazti alderdi buruak helburu argi bat adierazi zuen: Bakea eta normalizazioa Euskal Herriarentzat, «ahaztu barik udaletatik eta Batzar Nagusietatik egitea posible dela». Euskal Herriko gizarte eta lurralde kohesio egitasmoarentzat eskatu zuen Erraztik botoa: «Helburua...

Read More

Bakea epe ertainera lortzeko bermerik ez dagoela uste du Joseba Azkarragak

Posted by Prentsa Bulegoa on Mai 4, 2007 in Ingurumena

Alderdien Legea dela-eta Euskal Herrian hainbat eskubide urratzen direla Euskal Herrian epe ertainera bakea lortzeko bermerik ez dagoela uste du Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu Joseba Azkarragak. Ez dago ziur indarkeriari amaiera emateko eta normalizazio politikoa lortzeko abiatutako prozesua finkatzea lortu ote den. «Gaur egun prozesu honen une zail eta korapilatsuenean bizi gara». ETAren atentatuak eta azken hilabeteetako neurri...

Read More

Legezko informazioa - Erabilerraztasuna - Kontaktua - European Manifesto for the 2024 European Elections - Gardentasuna