Defentsako abokatuek iragarri dute 18/98 makro sumarioan ebazteke dauden kausak artxiba ditzaten eskatuko dutela. Abokatuek Auzitegi Nazionalaren sententzia oinarririk gabeko “lardaskeriatzat” jo dute eta euren esanetan, “Garzonen tesiei ematen zaien lehen kolpe nagusia da”, izan ere, erakunde hauek ETAren parte zirela zioen Garzonek. Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako jarduneko Justizia sailburuak salatu egin du...
Erraztik, Ibarretxek jasotako babesa eskertu du eta alderdiei akordio erabakigarriak proposatu dizkie
EAko presidentearen esanetan, “normalkuntzarako eta euskal subiranotasuna nahiz bakea lortzeko agertoki historiko baten aurrean aurkitzen gara”. Begoña Errazti Eusko Alkartasuna alderdiko presidenteak eskerrak eman du Ibarretxek jasotako babesagatik eta bere alde egin ez dutenei, “legegintzaldia hasi baino ez dela egin eta beraz, aurretik oso gai garrantzitsuak dituztela” esan die. Erraztiren esanetan,...
Rafa Larreina: “EHAKren botoei ez diegu uko egiten, programan ez baitago oztoporik”
“Gizarteak giza eskubideen konpromisoa pertsona guztiengana hedatzea eskatzen dio ETAri” Rafa Larreina Eusko Alkartasunako Antolaketa idazkariak esan du Juan Jose Ibarretxeri lehendakaritzarako babesa ematen dioten hiru alderdiek, EAJk, EAk eta Ebk, ez diotela uko egiten Aralarren eta EHAKren botoak ere izateari, “programan ez baitago horretarako oztoporik”. Larreinak adierazi duenez, bere helburua 42 legebiltzarkideren...
Autodeterminazioan oinarrituko du EAk Jaurlaritza osatzeko prozesua
Legegintzaldi honetan 1975. urtean hasitako trantsizio prozesua itxi behar dela esan du Unai Ziarretak EAEko Jaurlaritza osatzeko negoziazioan autodeterminazio eskubidea eta lurraldetasuna lehenetsiko ditu EAk. Alderdiko idazkari nagusi Unai Ziarretak hirukoaren aldeko apustua egiten dutela nabarmendu zuen. Gipuzkoako EAko kargu publikoek batzarra egin zuten koordinazio lanak zehazteko. Batzarraren ostean, Ziarretak Eusko Jaurlaritzaren osaketa...
Larreina: ´Komunikabideetan irudi zorrotza agertu arren, Jon Idigoras pertsona gogoangarria zen´
Eusko Alkartasunako zuzendaritzako kideak baieztatu duenez, ´ideal baten alde borrokatu zen eta zintzotasunez egin zuen´. Rafael Larreina EAko zuzendaritzako kideak Jon Idigoras hil ondoren gogora ekarri duenez, ´behin ezagutuz gero, eta komunikabideetan irudi oso zorrotza agertzen zuen arren, guztiz kontrakoa zen. Oso pertsona gogoangarria zen´. Larreinak doluminak azaldu dizkie bere senideei eta onartu duenez, ´berarekin harremana izan...
EAk dio Foru Hobekuntza berrikusi eta eskubide historikoak nahiz erabakitzeko eskubidea jaso behar direla
EAren iritzian Nafarroako Foru Hobekuntza berrikusi beharra dago, eta aldatu, besteak beste, euskaldunek ezin izan zutelako negoziaketetan parte hartu. Begoña Errazti alderdiko lehendakariak azaldu duenez, beraien iritzian Nafarroaren eskubide historikoak eta nafarren erabakitzeko eskubidea jaso behar ditu Foru Hobekuntzak. 1982an onartu zen Foru Hobekuntzan, Nafarroak eskubide historiko batzuk galdu zituela dio EAk. Gainera, abertzaleek...