Alderdiko Lehendakari den Begoña Erraztik ere partu hartu zuen bilera honetan. Ihardunaldiaren antolatzaileak Antton Mena eta Mikel Garcia Maiza izan ziren eta bilera honen helburua, norberak bere esparruan seriotasunez eta erantzukizunez aurrera eramaten duen lanaren komunikazio eraginkor baten garrantziaz gogoeta egitea zen. Horretarako, bi eratako metodología erabili zen, lehen zatian teorikoki gaia jorratuz eta bigarren zatirako parte...
EAk dio PPren 2002ko politikaren ezaugarriak askatasunen murrizketa eta independentzia judizialaren gabezia direla Lasagabasterrek iritzi dio PPren jarduerak bakea eta normalizazioa lortzeko konponbideak aldentzen dituela
Begoña Lasagabaster Espainiako Kongresuko EAren diputatuak gaur adierazi du PPk urte honetan burutu duen gobernu politikaren ezaugarri nagusiak ´askatasunen murrizketa´, ´inboluzio autonomikoa´, ´independentzia judizialaren galera´ eta elkarrizketa gabezia izan direla. Lasagabasterek Espainiako Gorteetako 2002ko urteko jarduera politikoaren balantzea egin du gaur Donostian, Inmaculada Boneta EAko senatariarekin eta Onintza Lasa EAko...
Errazti :´Datorren urteko hauteskundeetarako zerrendak prestatzen hasi gara´
EAJrekin batera joateko eginahalak porrot egin ondoren EAJrekin batera joateko eginahalak kale egin ondoren, EA hasi da hurrengo urtean egingo diren hauteskundeetarako aurkeztuko dituen zerrendak prestatzen. Begona Errazti EAko presidenteak esan zuen atzo bozetara bakarrik joateak «kalte baino, mesede» egingo diola bere alderdiari. Erraztik adierazpen hauek Iruñean egin zituen, EAko kargu publikoekin izandako bilera baten ondotik. Jeltzaleekin...
EAk Juan Carlos Goienetxea izendatu du Bermeoko Alkatetzarako hautagai gisa
Eusko Alkartasunako Bermeoko Batzorde Eragileak herri bizkaitarreko egungo alkatea den Juan Carlos Goienetxea izendatu du Bermeoko Alkatetzarako hautagai gisa. EAko Bermeoko Batzorde Eragileak joan den asteazkenean hartu zuen erabakia. Alderdi abertzaleak prentsa ohar bidez gaur jakinarazi duenez, Juan Carlos Goienetxea EAko Bizkaiko Batzorde Eragileko poresidentea da gaur egun; gainera, Bermeoko alkatea izan da azken hiru legegintzaldietan....
Erraztik esan du «une honetan» ez dagoela EAJrekin koalizioa osatzeko negoziaziorik
Datorren urteko maiatzeko udal eta foru hauteskundeei begira, EAJ eta EA koalizioan joateko negoziazioak blokeatuta egotearen ardura EAJren «itxikeriari» leporatu zion atzo EAko presidente Begoña Erraztik. Adierazi zuenez, «une honetan bi alderdien artean ez dago negoziaziorik», biek ala biek dituzten plateamenduak «oso desberdinak» direlako, eta elkarrizketetan EAJ «malgutasun gutxi» erakusten ari delako. Gainera, iritzi zion EAJk koalizioan...
Joseba Azkarragak esan du Estatuko instituzioek badutela erantzukizunik Ostoagaren heriotzan
Justizia sailburuak komunikabideei bidalitako idatzi batean agertu ditu Gil Ostoagaren heriotzari buruzko lehenengo hausnarketak. Idatzian senitartekoei dolumina agertu die, eta Estatuko instituzioei eta komunikabide batzuei ETAko presoaren eta Ruth Alonsoren aurkako giroa sortzea leporatu die. Joseba Azkarragak idatzian azaldu duenez, Estatuko instituzioek eta komunikabideek badute erantzukizunik. Batetik, ETAko kideari hirugarren gradua eman...