Eusko Arkartasunako presidentearen aburuz, ´alderdi politikoek ahaleginak egin behar dituzte urratsak emateko eta ETAk keinuren bat egin behar du´. Egungo egoera politikoa itxaropentsua da Begoña Errazti EAko presidentearen aburuz: ´ETA eta indarkeria amaitzeko une positiboa da. Bake-prozesua itzulezina da eta orain ETAri dagokio keinu argiren bat ematea. Espero dezagun azkar izatea´. Bake prozesu batera heltzeko eta euskal gatazkari konponbide...
Erraztik uste du bake prozesua ´atzeraezina´ dela
Eusko Alkartasuneko presidenteak ´garaileak eta garaituak´ bezalako ´terminologia belizistak´ alboratzeko eskatu du. Izan ere, ´euskal gatazka konpontzen ez bada, galtzaile bakarrak euskal gizartea eta demokrazia izango dira´. Begoña Errazti Eusko Alkartasuneko presidenteak gaur adierazi duenez, ´normalkuntzarako prozesua´ dagoeneko ´atzeraezina´ da. Bestalde, ´arinkeriak´ ekiditeko eta egoerari ´seriotasunarekin´ erantzuteko eskatu du, ETAren...
EAren iritziz, Auzitegi Gorenak berdintasun printzipioa urratu du
Begoña Lasagabasterrek esan du ikuspegi juridikotik, 30 urteko kartzela-zigor eraginkorra betetzea bermatzen duen irizpideak atzeraeragintasun printzipioa ere urratzen duela. Begoña Lasagabaster EAk Madrilen duen diputatuak uste du atzo Auzitegi Gorenak ETAko presoen zigor luditzearen inguruan hartutako erabakiak ´legeek ezarritako berdintasun irizpidea urratzen´ duela. Lasagabasterri elkarrizketa egin diote Radio Euskadin eta aurreko...
Joseba Azkarraga Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak Nueva Economía Fórum-ek antolatutako Fórum Europa izeneko gosaria-albistegian esandakoaren laburpena
Lehenengo eta behin, Joseba Azkarragak “bakearen atarian gaudelako konbentzimendua eta itxaropena” duela azaldu die bertaratutakoei, “bakea posiblea delako”, eta “alderdi politiko guztion artean, baztertuta geratu nahi dutenak salbu, Euskadiren eta Espainiaren arteko Itun berriaren nondik norakoak adosteko aukera dugulako”. Hona Azkarraga sailburuaren solasaldiaren funtsezko ideiak: “Baikortasun eraikitzaileaz beteriko unean gaude, eta hori ez...
Euskal Herrian autodeterminazio eskubidea da ardatza, EAren ustez
Unai Ziarretaren aburuz, PSOEk CiUrekin hitzartutako estatutua Euskal Herrian onartezina da PSOEk CiUrekin hitzarturiko estatutuaren edukia Euskal Herrian «errepikaezina» da, EAk larunbatean prentsaurrekoan aldarrikatu zuenez. Unai Ziarreta, EAko idazkari nagusiaren hitzetan, «elkarren artean bi prozesuek funtsean oso antzekotasun gutxi dute eta han eztabaidagai diren kontzeptuak Euskal Herriak gaindituak ditu dagoeneko». Finantzaketa eta nazio...
Azkarragak arbuiatu du Balmasedako Epaitegikoaren aurkako atentatua
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburu Joseba Azkarragak indar osoz arbuiatu ditu Balmasedako Epaitegian kalte handi samarrak eragin dituen atentatua eta Murgiako postetxearen aurka egindakoa. Eraso horien bidez, epaitegiko lan arrunta galarazteaz gain, herri honetan bizi eta bakea nahi duen gehiengo zabalari normaltasunez bizitzea galarazten zaie. Balmasedako Epaitegia herritarren zerbitzura dagoen erakundea da, eta haren aurkako erasoa...