Aukera aprobetxatuko dugu. Idurre Bidegurenen analisia

Posted by Prentsa Bulegoa on Abe 20, 2020 in Albisteak, Berriak, Iritziak

Estatuko Aurrekontu Orokorrak Gobernuak bere planak, promesak eta ideiak garatzeko duen tresnarik garrantzitsuena dira. Funtsezko tresna da Gobernuarentzat eta herritarrentzat. Hala ere, inoiz ez da kontu publikoei buruz 2020 ilun honetan haina hitz egin, eta EH Bildu izan da komentario horietako gehienen protagonista. EH Bilduri buruzko kritikak, gezurrak hobeto esanda, eskuinaren amorruaren isla dira. Estatuan gizarte justiziarantz abiatzeko...

Read More

Partida jokatzeko momentua da! Edriga Aranbururen analisia

Posted by Prentsa Bulegoa on Aza 15, 2020 in Albisteak, Berriak, Iritziak

Aste honetan entzun izan dugu nola EH Bilduk aurreratu duen Espainiako Aurrekontu Orokorrak babestuko dituela, beti ere, gauzak ez badira konplikatzen edota trakesten. Adierazpen hauek zalaparta handia sortarazi dute betidanik beraien burua Madrileko euskal interlokutore bakar gisa autoproklamatu izan direnen artean eta baita ere, nola ez, eskuin eta ultraeskuinarren artean, azken hauek, zoritxarrez, ETAren inguruko mamuak berpiztuz. Ez da...

Read More

Mundu bizi baterako ekintza politikoa. Iker Ruiz de Egino, EAko bozeramalearen analisia

Posted by Prentsa Bulegoa on Urr 24, 2020 in Albisteak, Berriak, Iritziak

Gizateriaren %20ak planetaren baliabideen %80a kontsumitzearen ondorio larriak dira: klima aldaketa, gerrateen eta ziurgabetasun globalizatua, bioaniztasunaren suntsiketa, pandemiak eta orokorrean bizi baldintzen behin behinekotasunaren ezartze bortitz eta bidegabea. Inoiz baino garbiago zeuden Veneziako kanaletan igeri egiten zuten izurdeen bideoek poztu gintuzten konfinamenduetako egun luzeetan, eta, aldi berean, gizakiaren jarduerak planetan...

Read More

Subiranotasunaren erronkak. Eba Blanco, Eusko Alkartasunako idazkari nagusiaren analisia

Posted by Prentsa Bulegoa on Urr 1, 2020 in Albisteak, Berriak, Iritziak

Subiranistok ilusioz eta itxaropenez esnatu ginen 2017ko urriaren 1ean, herrien eskubideak errespetatzeko bidean mugarri izan zitekeen itxaropenarekin. Eguna protesta-mobilizazioekin amaitu genuen, mundu guztiak ikusi zuen errepresio bortitzaren irudiekin lur jota. Eta, hala ere, errepresioa hasi besterik ez zen egin. Artean ez genekien politikari eta aktibista sozial soberanista demokratiko eta baketsuek, bakezaleek ere, kartzelan edo...

Read More

Auzolana, konbentzimendua eta beharra. Iker Ruiz de Egino, Eusko Alkartasunako bozeramailearen analisia

Posted by Prentsa Bulegoa on Ira 27, 2020 in Albisteak, Analisia, Berriak, Iritziak

2020ko ikasturte ahaztezin hau zurrunbiloka hasi da gure herriko hainbat tokitan. Egia da pandemia, konfinamendua, jai ez diren jaiak eta opor desberdinak baldintzatutako egoera ez dela atsegina, ezta kudeatzeko erraza, baina hori ezin da aitzakiarik izan. Egia da hain egoera berri eta konplexuan egonda, lana oso zaila dela; hala ere, klaserako itzultzearen ardura prestatzea duten erakunde nagusiek aurreko ikasturtea amaitu zenetik izan dute...

Read More

Oposizioaren indarra. Iker Ruiz de Egino, Eusko Alkartasunako bozeramailearen analisia

Posted by Prentsa Bulegoa on Ira 20, 2020 in Albisteak, Analisia, Berriak, Iritziak

Eusko Jaurlaritza berriaren inguruak haserre erantzun die egin berria den hezkuntza grebaren deitzaileei, haien helburu politikoak aipatuz eta Gobernua hautestontzietan herritarrek adierazitako borondatetik atera dela esanda. Biak egia, noski. Grebek helburu politikoak dituzte: Gobernua mugiaraztea; eta Jaurlaritza hautestontzietatik atera da. Baina egia da, jendarteak eman nahi izan ez dion gehiengo osoa eman diola Hauteskunde Legeak egungo...

Read More

Legezko informazioa - Erabilerraztasuna - Kontaktua - European Manifesto for the 2024 European Elections - Gardentasuna