Hezkuntza izan da berriro ere Nafarroako Parlamentuak atzo eta gaur artean egin den Osoko Bilkura luzean gai nagusienetakoa. Hezkuntza Sailaren lana kritikatzen saiatu da UPN berriro ere, oraingoan irakasleek jasaten dituzten erasoen harira. Miren Aranoak, EH Bilduko legebiltzarkide eta EAko koordinatzailea Nafarroan, UPNren eskaerei uko egin die, eta “eskolan ematen diren erasoei aurre egiteko berdintasunean eta errespetuan oinarritutako...
Soldadutzari intsumitu eta objetoreei errekonozimendua eskaini die Nafarroako Legebiltzarrak
“Derrigorrezko soldadutzaren aurrean intsumitu eta objetore izan eta horregatik kartzela zigorrak eta inhabilitazioak pairatu zituzten pertsona guztiei” errekonozimendua egiten duen ebazpena onartu du Nafarroako Parlamentuak, “desmilitarizatutako gizarte bakezalea lortzeko aurrera eraman zuten konpromisoa eta borroka baketsuarengatik”. Proposamena aurkeztu duen Maiorga Ramirez harro agertu da Nafarroako gizartean eman zen mugimenduarengatik....
Nafarroako Hezkuntza Publikoarentzat eleaniztasuna defendatu du Esther Korresek
Hizkuntza Trataera Bateratuaren bidez garatutako eleaniztasuna defendatu du EH Bilduko legebiltzarkide eta Iruñako EAko koordinatzailea den Esther Korresek Nafarroako Hezkuntza Publikoarentzat. PAI ereduaren barruan ingelesa ikasten duten ikasleak finantzatzeko PPk aurkeztutako ekimenaren kontra egin du Korresek, diskriminatzailea delakoan. “Metodologia berri eta arrakastatsuaren aurrean gaude”, esan du Korresek, eta “ezin dugu ahaztu...
Maravillas Gaztetxea husteko erabakia eta Poliziaren biolentziaren erabilera erabat arbuiatu ditu Eusko Alkartasunak
Gatazkak eta ezadostasunak konpontzeko bidea elkarrizketa dela uste dugu, baita kasu horretan ere Maravillas Gaztetxea husteko erabakia eta goizean Iruñako Alde Zaharrean egin den operazioan Poliziaren biolentziaren erabilera erabat gaitzetsi ditu Eusko Alkartasunak. Gure ustez, ez da elkarrizketaren bidea agortu eta indarkeria erabili da. Gazteriak biltzeko eta ekimen propioak burutzeko gune autogestionatuak behar dituela argi dago. Eta horixe...
Alava Sareari buruzko erakusketari bisita
Eusko Alkartasunako Nafarroa eta Arabako koordinatzaileak, Miren Aranoa eta Iratxe Lopez de Aberasturik Red Alava Sarea, Emakume ikustezinak, Elkartasuna eta Espioitza, 1936-1947 erakusketa ikusten egon ziren atzo arratsaldean Elizondon. Bertan egon zen ere Baztango militanteen ordezkaritza zabala, eta Maiorga Ramirez eta Esther Korres nafar legebiltzarkideak. Aranoak eta Lopez de Aberasturik adierazi dutenez, erakusketa garrantzitsua da hiru...