Afiliazioaren informazioa duen datu-basea indarrean dagoen datuak babesteko araudiaren arabera egokitzeko prozesua amaitu du Eusko Alkartasunak.
Beharrezkoa izan den prozesu luzeak Europar Batasuneko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren eskakizunetara egokitu du fitxategia. Erregelamendu hori bereziki eta nahitaez bete behar dute alderdi politikoek. Egokitzapenarekin, datuak kudeatzeko modua finkatu egin da, bai eta datuen zaintza eta kontsultarako eskubidea.
Prozesua Estatu espainoleko legea baldintzatzen duen Europako Erregelamenduan oinarrituta egin da. Prozesu osoa Eusko Alkartasunaren datu-babesaren arloko kanpoko ordezkariaren aholkuak, Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren txostenak eta datu-basearen erabilerari, kontrolari eta kudeaketari buruzko 2020ko uztaileko epaitik eratorritako datu-basearen kudeaketako praxi onaren aitorpena kontuan hartuta egin da.