Unai Ziarretak, Eusko Alkartasunako Batzorde Nazionaleko kideak Estatuko Segurtasun Indarrak proiektu independentistaren kontrako tresna direla salatu du.

Eusko Alkartasunak Doazela! lemapean egingo duen kanpainiaren aurkezpenean egin ditu adierazpenak Ziarretak. Aurkezpena Gasteizen izan da, Espainiako Gobernuaren Delegaritzaren aurrean.

Eusko Alkartasunak beti eskatu du ESI Euskal Herritik joan beharra, eta denbora tarte laburrean beraien lanaren ondorioak jasan ditu bitan. Batetik, Guardia Zibila Bilboko bere egoitzara sartu zenean eta bestetik, Guardia Zibilak berak kendu zuelako ETB Nafarroan ikus zedin EAko militanteek ordaindu eta jarritako antena.

Horregatik, Ziarretak dioenez, “Estatuko erakundeak Euskal Herrian proiektu politiko zehatz batena aurkako tresna direla azpimarratu behar da”.

tuit