Dolumina agertu die Eusko Alkartasunak Xabier Arzalluzen familia eta lagunei, baita bere alderdiari ere, EAJri.
Garai bateko politikan protagonista izan zen Xabier Arzalluz, eta Euskal Herrian paper garrantzitsua izan zuen, baita Estatuan ere. Desadostasun politikotik ere, Arzalluzek herriari egindako ekarpen politikoaren balioa aitortu du Eusko Alkartasunak, baita inoiz ahaztu ez zituen ideien alde egindako lana ere.
Zalantzarik gabe, karisma handia zuen liderra izan zen Arzalluz, eta bere aztarna utzi du Euskal Herrian eta politika aktiboki bizi dugun guztiongan.