Ziarretaren ustez, EAJk, EBk, Aralarrek eta laurek bat ez egitean, Ibarretxeren egitasmoa ´asko ahulduko da´. EAren presidenteak dio ez dutela EAJrekin soilik bat egingo.
Unai Ziarreta EAren presidenteak gaur jakinarazi du bere alderdia bakarrik aurkeztuko dela martxoaren 9ko Espainiako hauteskundeetara, ezin izan dutelako ´koalizio zabala´ sortu EAJk eta EBk ezezkoa esatean. EAren asmoa EAJk, EBk, Aralarrek eta laurek koalizioa osatzea zen, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariaren egitasmoa defenditzeko asmoz; erabaki eskubidea defenditzeko, hain zuzen. EAJk ezezkoa eman ondren, Ibarretxeren egitasmoa ´asko ahulduko da´, Ziarretaren ustez. ´Aukera historikoa galdu dugu´. EAk parlamentari bat izan du azkeneko legealdian Espainiako Kongresuan, eta haren helburua berriro ordezkari bat behintzat lortzea da. EAk ez du nahi izan Aralarrekin soilik egitea bat bozetarako, ´gizarteak ahulezi adierazle bezala ikus zezakeelako´. Iñigo Urkullu EAJren presidenteak EArekin akordioa lortzeko nahia agertu du, baina Ziarretak dio hori ´erabat ezinezkoa´ dela, ´ez dutelako modu serioan proposatu. Gainera, EA koalizio batean sartzekotan, besteak ere hor egonda sartuko litzateke. EAJk badaki biko formulan ez dela sartuko EA´.
Jatorria: Unai Ziarreta