Pello Urizarrek ez du PPren planteamendua onartzen, popularrek %3tik %5era igo nahi dutelako Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza lortzeko portzentaia.
Pello Urizar EAko idazkari nagusiak Hauteskunde Legea aldatzeko PPren planteamendua errefusatu du, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza lortzeko gutxienez lortu beharreko portzentaia %3tik %5era igotzea euskal gizartean dagoen aniztasun politikoaren kontrako erasoa delako.
EAko buruzagiak gogorarazi duenez, horrelako proposamenak errepikatzen dira noizean behin, “tentazio hori beti dagoelako hor, alderdi handientzat askoz erosoagoa litzatekeelako beste alderdi batzuk, txikiagoak, desagertzea, alderdi horiek askotan kontzientziaren ahotsa balira bezala funtzionatzen baitute”.
Urizarren iritziz, “gizarteak erabat barneraturik dauka aniztasun politikoa egotea beharrezkoa dela, aukera bat baino gehiago izatea ona dela”. Bere irudiko, “tristea da benetan batzuetan hauteskundeetan Espainiako herri askotan PP eta PSOE ia aukera bakarrak direla ikustea”.
Jatorria: Eusko Alkartasuna