Giza Eskubide eta Sozialen Dekalogoaren aurkezpena Eusko Alkartasunako kideok, uste sendoa dugu, herrigintzak bi oinarri behar dituela. Bata, aberrigintza. Bestea, gizartegintza. Biak, txanpon bakarraren aldeak. Biak ere, ezinbestekoak.

Gaur kargu politiko ezberdinek, gure alderdiko erakundeetako kargu eta kargu publikoek mantendu dugun bilerak erantzun zehatz bati erantzuten dio. Ordezkatuta gauden erakundeetan eraman beharreko ekintza politikoei begira Eusko Alkartasunako lehentasun garrantzitsuak mugatzea.

Gure bilera bi kontzeptutan laburbildu daitezkeen ardatz baten inguruan eman da: Burujabetza eta ongizatea. Edo, nahiago bada, burujabetza eta ongizate estatua. Bi kontzeptu, esan behar dela uste dut, erabat anaituta eta hertsiki konektatuta.

Eta esaten dut nahiko maiz ematen delako, batez ere norberak egin duena hiritarrek hauteskontzietan epaitu behar dutenean, hainbat arlo politikoetatik, bi kontzeptu hauek kontrakoak bezala agertzea, guretzat txanpon beraren bi aurpegi direnak.

Ez hori bakarrik. Historikoki frogatzen da, autogobernu maila altuagoa denean, hots, burujabetza maila, euskal gizarteak gozatzen duen ongizatea ere handiagoa dela.Nik uste dut, mezu hau gizarteratu behar dugula, hainbeste gezur eta trukatutako ikerketei aurre egiteko. Autogobernu gehiago nahi dugu, subirautza gehiago, honela gizartearen eguneroko gaietan,gai zehatzetan, dagoeneko garen bainan eraginkorragoak izateko behar gaitezen beharrezko tresnak edukitzeko.

Gaur hemen bildu garen Eusko Alkartasunako kargu guztiek bat egiten dugun lehen emaitza zera da, hitz gutxitan esateko:
Ez dugu eraikuntza nazionala ulertzen ez bada eraikuntza sozialarekin bat eginda.

Eta uste dut, gobernuan gauden edota oposizioan gauden erakundeetatik eguneroko lanetan demostratzen dugula.Zehazki, eta kasu honetan Eusko Jaurlaritzari dagokionean, egon izan diren gobernu ezberdinek legea bete ez duten arren, lege horrek guretzat jasotzen dituen transferentziekin, CAPV –ek aurrera jarraitu du goian aipaturiko lehentasun horrekin, hau da, ongizate eta justicia sozialean hobetzea, eta zintzoki diot, abantaila ateratzen diogu Estatuko beste lekuei. Adibide pare bat esango ditut:

1.- Estatu espainolaren gastua biztanleko, babes sozialean 1999an 2.858 eurotakoa da, CAPV-en 3.479 eurokoa den bitartean. Hau da laurden bat gehiago.

2.- Euskadiren gastua pobreziaren aurka Estatuaren batazbestekoa baino bost aldiz gehiago da.

Gure lanak, Eusko Jaurlaritzan giza eskubide eta sozialei dagokionean , gure pobrezia larrien tasa Europako herri aurreratuenen artean kokatzea ahalbideratu du. Begira: Orain dela gutxi, Maria Martinez Torres, doktore ospetsu eta expertuak , zer konstatatzen du: Ez dela existitzen inongo aldagai sozioekonomikorik autonomi ezberdinen gutxienengo errenten artean dauden ezberdintasunak esplikatzen dituenak. Eta buruzagi eta hiritarren borondatea dela giltzarrizko faktorea pobreziaren aukako prestazioen neurria definitzerako garaian.

Eta ez hori bakarrik. Ikerketa horretan azpimarratzen du euskal kasua , kasu “berezi” gisa, “ biztanleko gastu gehien eta hirtargo pobrearen kobertura handiena duena bezala, errenta altu eta ezberdintasun txikiko kontestu batetan.”

Laburbilduz, eraiki nahi dugun Euskadi, behintzat Eusko Alkartasunak defenditzen duen Euskadi burujabe eta justua, ongizatearen Euskadi da, solidaritatearena, justizia sozialarena, sortzen dugun aberastasunaren banaketa orekatuarena.

Egoera okerrenean dauden hiritar eta sektoreak sozialki atenditu eta berreskuratu nahi dituena. Hori da gure lehentasunetako bat eta zergatik ez esan, gure erronka handietako bat.

Koordenatu hoietan, Eusko Alkartasunak urrats bat eman nahi izan du konpromezu eta erantzunkizunaren ikuspegitik.Horregatik, bilera honetan GIZA ESKUBIDE ETA SOZIALEN DEKALOGOA egitea erabaki da. Hamar “agindu” Eusko Alkartasunako kargu guztiak defendatzera konprometitzen garena, bakoitza bere erantzunkizuneko esparrutik.

Gure eritziz, gure ekintza politikoa, ikuspegi pazifista eta aurrerakoietik inspiratzen duten eta guretzat ukaezinak diren eskubideak jasotzen dituen Dekalogoa. Dimentsio bikoitz batean: giza eskubideena eta eskubide sozialena, ikusiko duzuenez, deklarazio honetan jasotzen direnak.

Zerrenda honetan, diodan bezala, aurrerakunza eta gizartearen ongizatea bermatzeko diren oinarrizko elementuak jasotzen dira. Ez dadin izan gutxi batzuen aurrerakuntza eta ongizatea baizik guztiena. Inoren bazterketarako zirrikiturik gabe.

Pertsonen bizitzaren errespetuan oinarrituriko aurrerakuntza eta ongizatea. Beren duintasunean. Integritate fisikoan.Beren pentsatzeko eta adierazpen eskubidean oinarritua.

Adinagatik, ekoizpen sistematik kanpo daudenak alde batera uzten ez dituen aurerakuntza eta ongizatea, baizik, alderantziz, beren kotizazio etapa baino lehen eta ondoren bizitza duin bat bermatzen dituena.

Lana betebehar bat bakarrik ez den eta eskubide bat den aurrekuntza ;kalitatezko lan baten eskubidea bizitza duin bat mantentzeko.Ekoizpenaren faktore garrantzitsuak bakarrik aintzakotzat hartzen ez dituenak, baizik lanpostu hori duina izan dadila, kalitatezkoa, seguritate eta lan osasunean baldintza egokian….

Zeren nik, guk, zinez, ez daukagu inongo zalantzarik, erabat uztargarri diren parametroak direla, horretarako borondaterik baldin badago.

Printzipio hauek aipatzera noa, gaurtik aurrera gauden Udaletxe, diputazio eta gobernu edota batzar nagusietan asumitzen ditugunak eta dekalogo honetan biltzen ditugunak.

DEKALOGOA

1.- Bizitzeko eskubidea, integritate fisikoa eta bortxakerien aurrean babestua izateko eskubidea. Hau da oinarrizko ardatza eta hau hartuko dute aintzakotzat gainontzeko eskubideek.
Pertsona orok bizitzeko eskubidea du eta gizaki bezala bere duintasuna eta integritatea errespetatua izateko eskubidea du, eta inor , helburu politiko, erlijioso, zein beste izaera batetako helburuekin, ez dago baimendua oinarrizko printzipio hau bortxatzeko. Bestalde, gure ikuspuntutik, bortxakeriaren aurrean babesa eta laguntza, jazarpena , tratu txarrak, tortura jasan duten pertsonei eta nola ez, erahildako pertsonen senitartekoei edo beste edozein bortxakeria mota jasan duen edonori zor zaio.

2.- Banakako eta kolektiboaren askatasun eskubidea. Pertsona eta herriena. Askatasun eta giza eskubide politiko, sozial, ekonomiko, Kultural eta hizkuntza eskubideak, pertsona zein kolektiboenak, inolako egoeratan eta inolako aitzakipean ez dira bortxatuak izango.

3.- Berdintasunaren eskubidea eta ez diskriminazioari. Gizaki guztiok, gizon eta emakumeak berdin jaiotzen gara eta legearen aurrean kontsiderazio berdina izan behar dute. Pertsona oro, zeharkako edo zuzeneko diskriminazio aurrean, sexu orientazio, arraza, nazionalitate, hizkuntza, Kultura, erlijio edo sinesmen, aukera politiko edo ideolojico, elbarritasun, diskriminazio arrazoia edozein delarik, babestua izan behar du.

4.- Familia bizitza garatzeko eskubidea eta bizitza pribatua izateko eskubidea.

5.- Pertsonen errespetuan oinarritutako justizia eskubidea, errugabetasun presuntzioa eta beraz, prebentzio gartzelaratzearen erabilera abusiboaren kontrakoa eta berma prozesalekin erabat errespetuzkoa. Gartzelaratutako pertsona orok, duintasunez eta gizatasunean oinarritutako harremanak izateko eskubidea du eta helburua pertsona honen gizarteratzea da , ziurtasunez eta eraginkortasunez. Gartzela politika aldaketa ezinbestekoa da, bere kudeaketa, Gernikako Estatutoak aitortzen duen bezala, euskal erakundeetan behar du, eta honek gizatasun irizpideetan oinarritua egon behar du, eta gartzelaratuari zor zaion kontsiderazioa eman behar zaio. Askatasuna mugatutako pertsona da ,bainan gainontzeko eskubide guztiak, pertsona den heinean errespetatuko zaizkio.

6.- Euskal gizarte segurantza unibertsal eta publiko sistema baterako eskubidea, non hiritar guztiak, kotizatu edo kotizatzen ez dutenak, babestuak dauden.

7.- Kalitatezko lan duin baten eskubidea, segurtasun eta lan osasunean baldintza egokietan, eta ondorioz, gobernu espainiar ezberdinek kentzen dizkiguten lan merkatuko baldintzen erregulazirako eskuduntzak izateko eskubidea.

8.- Etxebizitza duin baten eskubidea eta aurrera egiten jarraitzea edozein bazterketa sozial kanporatu arte.

9.- Hezkuntza, Osasun eta garapen jasangarriaren eskubidea, ingurugiroaren edota ekonomiko eta sozial ikuspegi batetik.

10.- Adinduen eta haurtzaroaren babeserako eskubidea.

Jatorria: Unai Ziarreta