Eusko Alkartasunak poztasunez, baina baita zuhurtzia handiz hartzen du Kolkott abokatu nagusiaren txostena, zeinetan Kontzertu eta Konbenioaren zilegitasuna baieztatzen den. Harata, lau puntu azpimarratu nahi ditu Eusko Alkartasunak;
1. Kolkott abokatu nagusiaren arabera, euskal sistema fiskalek Erkidegoko printzipioak errespetatzen ditu. Kasu gehienetan (%80a) epaileek abokatu nagusiaren txosnena jarraitzen badute era, epaia ekainean izango dela gogorarazten dugu, beraz zuhurtasunez jokatu behar dugu, izan ere, oraindik epaia ez dago irabazita, abokatu nagusiak gure aldeko txostena idatzi arren.
2. Euskal Herria ez den beste eskualde edo estatu gabeko nazioentzat ez da berri ona; Europa mailan, autonomia fiskala gurea bezalako konpetentzia zabala duten eskualdeen soilik onartzen zaie. Beraz, euskaldun moduan pozik, baina europar legez ez hainbeste gaude. Txosten honek esan nahi du Euskal Herriak berezko sistema fiskalak izan ditzazkela esan nahi du, baina beste estaturik gabeko nazioren bat (Eskozia, Flandria, Gales…) kasu honen aurrean egongo balitz, epaileak euren aurka egingo lukete auzia.
3. Epaiaren muina ´Açores Auzia´ deritzonetik dator. Bertan, hiru baldintza ezartzen dira eskualde ezberdinek berezko sistema juridiko fiskal askea izan dezaten; Berezko status juridikoa, Gobernu zentralaren esku hartzerik gabekoa eta Gobernu zentralaren ordainketarik gabekoa. Euskal sistemek 3ak betetzen dituztela aipatzen du txostenak.
4. Jurisprudentzia aldakorra dela jakinik, Kontzertu eta Konbenioaren izaera behin betiko Europako Itunean berretsia geratuko den Protokolo bat beharrezkoa da. Hartara, gure bi sistema fiskalen egonkortasuna ziurtatuko genuke, egun segurtaturik ez dagoena. Ildo honetatik jarraituz, azpimarratu nahi dugu ´zorte ona´ eta abokatu nagusiaren oniritziak atera duela lan hau aurrera, eta ez Madriletik, gobernu sozialistak egin beharko lukeen, eta egin ez duen beharrarengatik.
Jatorria: Mikel Irujo