Eusko Alkartasuna Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aginduaren aurka agertu da gaur, zeinean UPNren helegite bati erantzunez Atarrabiako frontoitik Euskal Herriko armarria ezabatzea agintzen duen. Alderdi independentistaren arabera, “armarri bat pinturaz estali ahal izango dute, baina Euskal Herriaren historia ezin izango dute ezabatu”.
Nerea Gartzia EAko Nafarroako koordinatzaileak eskuin erregionalistaren euskal fobia salatu du. “Bere proiektu politikoa Euskal Herriaren historiaren ezabaketan eta Nafarroako gizartearen aniztasuna eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea ukatzean oinarritzen da”, salatu du.