Burujabetza, herri guztien eskubide bezala, Europako Aliantza Librearen hauteskunde programaren lehen puntua da

PDeCATekin hauteskunde osterako egindako hitzarmenaren bidez, EAJk Europan nazio eskubideen defentsarekin bat egin duelako poza agertu du Eusko Alkartasunak. Hala ere, atzo iragarritako aliantzaren benetako arrazoia sinatzaileen beharra dela uste du alderdiak, ez horrenbeste elkarrekin lan egiteko borondatea.

Lorena López de Lacalle, Eusko ALkartasunako Nazioarteko Politiketarako idazkariak eta EAL Europako alderdiko presidenteak gogoratu duenez, “tamalez, PDeCAT eta EAJren arteko harremanak ez dira oso estuak izan, eta ez dute elkarlana bultzatu erabakitze eskubidearen esparruan, eta hori oso argi geratu da azken garaietan”. Bai izan daiteke, ordea, beharren arteko aliantza, “PDeCAT ez dago bere unerik onenean eta EAJk bere subiranotasun arima zaindu nahi du apur bat, azken aldian Ortuzar-Urkullu bikoteak nahiko ahaztuta baitu”. EALko presidenteak azpimarratu du gainera EAJk eta PDeCATen arteko hitzarmena aurrera eramatea zaila izango dela, Ciudadanos eta UPyD alderdien talde berdinean lan egiten baitute.

Hala ere, “nazio eskubideen alde lan egiteko borondatea zintzoa bada, EALarentzak lehentasunezkoa den arlo horretan lan egiteko esparru zabala dago. ETA EALarentzat lehentasunezkoa dela argi geratzen da hauteskunde programaren lehen puntua baita”.

Herri guztiek etorkizuna erabaki eta ahaldunduko dituen marko instituzionala lortzeko eskubidea dute, EALek defendatzen duenez. Europako alderdi independentisten Aliantzaren ustez, burujabetza eskubideak duintasuna, aniztasunaren errespetua eta eskubide berdintasunean oinarria du. Izan ere, “nortasun nazionala europar nortasunarekin harreman handia du, eta horrek esan nahi du Herrien Europa bat Europa hurbil eta errealagoa dela”. Europar Batasunak berau osatzen duten herriei ahotsa eman behar die: Eskozia, Gales, Euskal Herria, Katalunia, Galizia, Korsika, eta baita Silesia, Frisia, Macedonia y eta Europa aberastu egiten dituzten hainbat herri.

Europako Aliantza Libreko kide guztiek Burujabetza Deklarazioa sinatu zuten martxoan, EBen autodeterminazio eskubidea aitortu eta aurrera eraman ahal izatea helburu duen kanpainari hasiera emateko.

EALen manifestu osoa hemen irakurri dezakezue:

https://www.e-f-a.org/resource-center/internal-organizations/electoral-manifestos/

Urizar ALE Burujabetza