Zapaterok kontsulta legeari eman dion erantzuna “neurriz kanpokoa, alde bakarrekoa eta ulertzeko zaila” dela iritzi dio EAko presidenteak.
EAJk esana du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak kontsulta legeaz erabakitzen duena onartuko duela. Jeltzaleek jarrera hori hartu arren, EAk galdeketa bultzatzen jarraituko duela ziurtatu du, ordea, Unai Ziarreta alderdi horretako presidenteak. “Horixe da beste alderdiekin ditugun bileretan defendatzen ari garena. Konbentzitu nahi ditugu galketa egin egin behar dela, eta zoritxarrez, EAJk argi utzi zen Konstituzionalaren onartuko dutela, eta horrek esan nahi ez dutela bultza egingo kontsulta egin dadin”, esan du Ziarretak Europa Pressi eman dion elkarrizketa batean. Aitzitik, eurek kontsultaren alde egiten jarraituko dutela ziurtatu du.
Nolanahi ere, kontsulta “tresna” bat dela nabarmendu du Ziarretak, eta garrantzitsua erabakitzeko eskubidea gauzatzea dela. Kontsultaren legearen bidea galaraziz gero, “bide berriak” asmatuko dituztela adierazi du.
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak galdeketaren inguruan hartutako jarrera gogor kritikatu du Ziarretak: “neurriz kanpokoa, alde bakarrekoa eta ulertzeko zaila” dela iritzi dio.
Lotura: Albistea Berria egunkarian
Jatorria: EP/Berria