EAk Marokoko Gobernuaren aurrean behar diren gestio guztiak egin ditzala exijitu dio espainiar Gobernuari, Haidar El Aaiunera itzuli ahal izan dadin.

Eusko Alkartasunak elkartasuna adierazi dio Aminetu Haidar saharar aktibistari; izan ere, Haidarrek hamar egun bete ditu jada gose greban Lanzaroteko aireportuan, Marokoko Gobernuak El Aaiunetik kanporatu ondoren.

Saharar herriaren aldarrikapenarekin bat eginez, EAk independentziaren aldeko sahararren borroka babesten du eta Haidar bere herrira itzuli ahal izateko behar diren gestio politiko guztiak egin ditzala eskatu dio espainiar Gobernuari.

Halaber, Mendebaldeko Saharan Marokok Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala aplika dezala exijitzeko eskatu die EAk espainiar Gobernuari eta Nazio Batuei, bai eta autodeterminazioari buruzko erreferendum bat ere egin dadila.

 

Jatorria: Eusko Alkartasuna