Ikerne Badiolak adierazi duenez, bide politikoen eta demokratikoen aldeko eta gatazka konpontzearen aldeko apustu argia egin duten ordezkari politikoak kartzelan izatea astakeria baino ez da.
EAko Komunikazio idazkari Ikerne Badiolak Bateragune auzian auziperatuak berehala aske uzteko exijitu du “bide politikoen eta demokratikoen aldeko eta gatazka konpontzearen aldeko apustu argia egin duten ordezkari politikoak kartzelan izatea astakeria baino ez delako”.
EAko buruzagiaren iritziz, alternatiba bakarra Auzitegi Nagusiak kondenatutakoen defentsak aurkeztutako helegitea ontzat hartzea da, hau sekulako bidegabekeria baita, bere garaian burutu zena Euskal Herrian irekitzen ari zen agertoki politiko berria bertan behera uzteko asmoz”. Badiolak Alkartasuna adierazi die espetxeratuei eta galdetu du ea Estatuak ez duen jada ikasi “politikan jarduteari ateak ixteak ez duela ezertan laguntzen sustrai politikoak dituen gatazka bat konpontzeko”.
Jatorria: EUSKO ALKARTASUNA