Elkarrizketa politikoa sistema demokratikoaren oinarrietariko bat da eta ez dago hori zigor dezakeen auzitegirik, dio Mariano Alavak.
Euskal Herrian bakea eta normalizazio politikoa lortze aldera elkarrizketa politikoaren balioa berretsi du EAk, Ibarretxe, Lopez, Ares, Otegi eta beste lau mahaikideren aurkako auzia bertan behera uzteko Auzitegi Gorenaren erabakia aztertzeko orduan. Mariano Alava Antolakuntza idazkariaren ustez, “epaiketa behar bezala bukatu da, elkarrizketa politikoaren aurkako erasoak zentzurik ez duelako eta hori zigor dezakeen auzitegirik ez dagoelako”. Alavak prozesua zentzugabekeria izan dela adierazi du, elkarrizketa politikoa, demokraziaren oinarria izanik, kriminalizatzen saiatu baita. “Euskal Herrian normalizazio politikoa eta bakea lortzeko bide bakarra elkarrizketa politikoa da, beste biderik ez dago, eta horren alde lanean jarraituko dugu”, nabarmendu du EAko buruzagiak.
Jatorria: Eusko Alkartasuna