Eusko Alkartasunako Lehendakari gai Unai Ziarretak “behar-beharrezkoa” dela lan galtzeak geldiarazteko neurri zehatzak hartzea esan du. Hauetako neurri bat, enpresen irabaziak banatu ordez, “erreserba funtsak” sortzea proposatu du, lanpostuak mantentzeko asmoz.
Eusko Alkartasunako Lehendakari gai Unai Ziarretak “behar-beharrezkoa” dela lan galtzeak geldiarazteko neurri zehatzak hartzea esan du. Hauetako neurri bat, enpresen irabaziak banatu ordez, “erreserba funtsak” sortzea proposatu du, lanpostuak mantentzeko asmoz. Gaineratu du baita, funts honen eraketak laguntza publikoak lortzeko baldintza izan beharko luke.
Eusko Alkartasunak gaur Bilbon ekitaldia antolatu du enpleguaren beherakadari aurre egiteko dituen proposamenak azaltzeko. Bertan egon ziren EAko buruzagi eta lehendakarigai Unai Ziarreta eta Justizia eta lan sailburu Joseba Azkarragak, besteak beste.
Krisia hizpide nagusi, Ziarretak enplegua sortzeko neurri zehatzak hartzearen garrantzia azpimarratu zuen, eta enpresei deia egin zien “gizartearekiko euren ardura aitortzeko, etekinak jaso dituzten hainbeste urte eta gero.
Bai Ziarretak nola Azkarragak enplegu politika zuzen eta zeharkakoaren transferentzia aldarrikatu zuten, kalitatezko enplegua lortzeko, hezkuntzan inbertitzeko eta lehiakortasuna hobetzeko. EAko lehendakarigaiak erauntsi du Gizarte segurantza Euskadik kudeatzea “oinarrizkoa eta beharrezkoa” dela jende guztiarentzat gizarte sistema duina lortzeko. Lan azterketak egitearen garrantziaz ere aritu da, lan istripuen gaitzaren aurka egiteko.
PSEren aurkako hitzak ere irten dira Ziarretaren ahotik. “Gure marko estatutarioa zeharo apurtu dute, eta emandako hitza behin eta berriz ukatu”. Egun hitza eman, bihar haizeak eraman. Sozialistek “aldaketa” hitza besterik ez dute ahoan, baina gizarteari iruzurra besterik ezin diote eskaini, ez baitute proposamen sinesgarririk.
Solbesek neka-neka dagoen ministroaren irudia ematen du, eta Zapaterok egunero burutik pasatzen zaion lehena botatzen du, erakunde finantzarioen beldur; hori da Patxi Lopezek erakutsi dezakeen guztia hauteskunde hauetan.
Jatorria: EP/EA