Eusko Alkartasunak Iraken kontra gaur goizean hasitako eraso armatua irmotasunez uko egiten du eta Irakeko biztanleei bere sostengu eta elkartasuna adierazi nahi die baita eremu horretan dauden gure herrikidei ere. Alderdi politiko bezala beti gaude irtenbideak biolentziaren bitartez bilatzearen kontra, zeren eta biolentziak eta gudak gizatasunaren printzipioa ukatzen du; ikuspuntu hau kontutan hartuta Mundu eta Euskal Herriko iritzi publikoaren gehiengoak, behin eta berriro gerrarik ez adierazi duena, errefusatu duen guda baten aurka egoteko arrazoi gehiago ditugu.
Guda hau bidegabea da, nazioarteko legalitatearen kontra egina, eta, berez, erantzunkizunak eskatu behar dizkiegu eraso hau eragin duten agintariei, Aznar Jauna tartean, eta guda honen ondorioz hilko diren zibil errugabeen erailketaz erantzule izango dira.
Guda honen izaera ekonomikoa itzaltzearen saiakera salatu nahi dugu baita ere, zeren eta EEBB-k petroleorako sarbide zuzen bat edukitzeko eta eremu horretan bere antolaketa geopolitikoa inposatzeko erabiliko du.
Aldi berean, Eusko Alkartasunak Sadam Husseinen erregimena irmotasunez uko egin du, eta berari erantzukizunak eskatu beharko dizkiogu bere erregimen politikoak betidanik eragin dituen giza eskubideen urraketarengatik. Erregimen honen beste adierazgarri bat herri kurdoari dagokizkien gizabanako eskubideen eta eskubide kolektiboen bortxaketa sistematikoa izan da eta hau betidanik Eusko Alkartasunak uko egin du eta gure alderdiak lagundu eta babestu ditu, bai Europako Legebiltzarrean baita beste erakundeetan ere, Husseinen basakeria salatu ahal izateko.
Azkenik Eusko Alkartasunak bakea eta giza-eskubideekiko daukan konpromisoa berresten du eta gudaren aurrean jartzen da elkarbizitza baketsu, anitz eta harmonikoa bide diplomatikoen bitartez lortu ahal izateko.
Jatorria: Eusko Alkartasuna