Unai Ziarretak azaldu duenez, ´espainiar legeria beste barik onartzea, porrota onartzea da´. EAko presidenteak azaldu duenez, ´beste urrats´ batzuk izango dira urriaren 25a eta gero. Unai Ziarreta EAko presidenteak adierazi duenez, auzitegiek Juan Jose Ibarretxe lehendakariak bultzatu duen kontsulta atzera botatzen badute, ´herri bezala erantzun sendoa´ agertu beharko da. Bestela, ´espainiar legeria beste barik onartzea, porrota onartzea´ litzateke, Ziarretaren aburuz. Gainera, bere ustez, erantzun hori ez du ´alderdi batek´ finkatu behar, Eusko Legebiltzarrak baizik.
Ziarretak hitzaldia eskaini du bere alderdiak burutu duen batzarrean, Gasteizen, eta etorkizuna alderdi nazionalisten akordiotik etorriko dela azaldu du, hauek gehiengoa biltzen baitute EAEn.
Eusko Alkartasuneko buruak uste du kontsultaren egitasmoa ez dela urriaren 25ean ´amaitzen´, ´beste urrats´ batzuk aurreikusten baitira.
Hirukoak proposatutako kontsulta ´demokratikoa eta legezkoa´ dela adierazi du Ziarretak eta gurea legeri tristea litzatekeela uste du, ´hiritarrei galdetzea legez kanpokoa dela´ azaltzen badu.
´Erantzun sendoa eman behar dugu, dena delakoa, baina sendoa; izan ere, ezin dugu naturaltasunez onartu aldez aurretik ezetza eskainiko diguna´, adierazi du.
Lotura: Lotura bisitatu
Jatorria: Unai Ziarreta