Eusko Alkartasunak errekurtso publikoen gain “kontrola” izango duen Administrazio bat bahi du; eragingarri eta eraginkorra izango dena, eta enpresa publikoen egiturak erraztuko dituena
Eusko Alkartasunak errekurtso publikoen gain “kontrola” izango duen Administrazio bat bahi du; eragingarri eta eraginkorra izango dena, eta enpresa publikoen egiturak erraztuko dituena. Era berean, errekurtso publikoak dauden erakundeetan, HKEEak pasako duen urteroko auditoria egitea ahalbidetuko du, “herritarrek beraien diruarekin egiten dena jakin dezaten”.
Arabako hautagaiburu Rafa Larreina eta Gipuzkoako bigarrena den Onintza Lasak Irunen, Gipuzkoako Foru Ogasun bulegoaren aurrean egin den hauteskunde ekitaldian parte hartu dute, diru publikoaren kontrolari buruzko proposamenak azaltzeko.
Lasak “elkarte eta funts publikoen estatutua” aldarrikatu zuen, “benetan kontrol hori pasa dezaten, alor pribatuan gerta daitezkeen gaitzak ekiditeko. Gardentasuna nahi dugu, tarte ilunik eta langunkeriarik ez”.
Lotura: Argazki bilduma
Jatorria: EP/EA