Eusko Alkartasunak gaur berriro ere eskatu du RENFE estatuko enpresaren hurreko trenen zerbitzuaren transferentzia Eusko Jaurlaritzari ematea. Eskaeraren helburuan Euskadik berak garraio publikoa; modu eragingarri, koordenatu eta jasangarriak kudea dezala dago.

Trapagako RENFE geltokian egindako ekitaldian EA Bizkaiako bozeramaile den Israel Brullek adierazi du “onartezina” dela Renfek milaka bizkaitarrei egiten dien kalte ekonomikoa, izan ere Urduña eta ezkerraldea Bilborekin lotzen dituzten c1, c2, eta c3 lineak Creditrans txartelarekin ordaindu ezin direlako. “Behar beharrezkoa da linea hauek Creditrans sisteman sartzea”.
Brullek galdetu du ere “nola liteke posible Euskaditik soilik igarotzen diren hurrenkerako trenak Eusko Jaurlaritza ez kudeatzea? Ez da logikoa”.
Bizkaiko EAko bozeramaileak agertu du nola “Ezkerraldeko edozein Renfeko erabiltzaileek ikus dezake zein egoera tamalgarrian dauden geltokiak”, are gehiago, “La Naja bezalakoak 10 urtez itxita daude, eta inolako erabilpen sozial edo kulturalak egitea ezinezkoa da”. Gainera, urteak daramatzagun arren trenbideen arriskua erakusten, RENFEk eta FEVEk ez dute deus egin.
Brullen ustez, guzti honek erakusten du espainiar estatuak duen joera; Ez egur ebagi, ez aizkora emon. Horrela ezin dugu herritarrentzat kalitatezko garraio publikorik bermatu.
Lotura: Bideoa ikusi
Jatorria: EA