Eusko Alkartasuna eta Ezker Abertzalea bildu dira gaur goizean Iruñean eta bertan bat egin dute Euskal Herrian bakea eta normalizazio politikoa lortzeari begira ireki daitezkeen aukerak azpimarratzean eta Nafarroan eta Euskal Herri osoan eredu sozial, politiko eta ekonomiko berri bat bultzatu beharra aldarrikatzean.
Eusko Alkartasunak eta Ezker Abertzaleak gaur goizean ohiko bilera bat ospatu dute; bere helburuak eta gaiek ez dute zerikusirik zenbait komunikabidetan argitaratu diren informazio faltsuekin edo intoxikazioekin. Bilera honetan Nafarroako eta Euskal Herriko egungo egoera politikoaren inguruan hainbat gai aztertu dira.
Eusko Alkartasunak eta Ezker Abertzaleak bakoitzaren ibilbide eta kultura politikoaren arteko ezberdintasunak egiaztatu dituzte eta, hainbat asuntuetan dauzkaten desadostasunak onartuz, bat egin dute Euskal Herrian bake eta normalizazio politikorako ireki daitezkeen aukerak azpimarratzean, hala nola Nafarroan bizikidetza eredu sozial, politiko eta ekonomiko berri bat bultzatzea beharrezkoa dela adieraztean. Nafarroa garai berri batean sartu behar eta ahal duela uste dute, azkeneko hogeitamar urteetan gailendu den ereduatik aldenduz.
“Gure parte hartzeak hamaika Bil Gaitezen eta Ezker Soberanistak antolatutako konferentzian, Nafarroak beharrezkoa duen aldaketa politikoa eta sozialarekin dugun konpromezuari, eta gatazka politikoaren konponbiderako zumeen sorrera errezten duten azkeneko hilabeteetan eman diren aurrerapausu politikoei erantzuten diete”. Zentzu honeta, herriak “momentu historikoa” bizi duela adierazi dute.
“Urtetan zehar Nafarroa ezberdin bat beharrezkoa dela defendatu izan dugun agente sozial, sindikal eta politiko guztiak erantzukizun historiko baten aurrean gaude. Momentu politikoaren mailara egon behar dugu. Aldaketa politikoa Nafarroan ez da beharrezkoa soilik, baita posiblea ere. Hainbat faktoreen batuketak Nafarroan eta Euskal Herria osoan eredu aldaketa baten aldeko apostua indartzen dute”.
“Nafarroa bereziki, eta Euskal Herria osoak akordio zabal eta ez baztertzaileak behar dituzte, eta alderdi politikook egoeraren neurrira egon behar dugu. Bake eta normalizazio politikorako euskal gizartearen eskaerak, hala nola aldaketa sozial eta politikorako Nafarroako gehiengoaren eskaerak zentzu zabalenean aintzat hartu behar dira. Horretarako garrantzitsua da azken aldian jarrera politikoetan eman diren aurrerapausuak finkatzea, eta konfidantzak birsortzea eta harremanak berreskuratzea erakunde sozial, politiko eta sindikal progresista, demokratiko eta abertzaleen artean”.
“Aldakera politiko eta sozialaren ereduari buruz adostasun zabalak lortu behar dira, eta horretarako, ezinbestekoa da edukien inguruan eztabaidari ekitea, herritarren beharrei eta nahiei hobeto erantzun ahal izateko. Herritarrek izan behar dute eztabaidaren eta aldaketaren protagonistak. Eta helburu honekin eskura luzatu behar diogu pertsona ezkertiar orori, independentistei eta egun egoera ekonomikoaren pisu gehiena jasaten dutenei, inoiz baino beharrezkoagoa den aldaketa horren alde elkarrekin lan egiteko”.
Gatazka politikoaren konponbideak, eredu sozial eta ekonomikoaren aldaketak, aliantza eta gizarte inplikazio zabala behar dute. Bide hau, bide politikoen esklusibitatearen aldeko zalantzarik gabeko apostutik eta, salbuespenik gabe, pertsona ororen giza eskubide eta eskubide zibil eta politiko guztien errespetuaren exijentziatik, bide bakarra da Nafarroaren gehiengo sozialaren eskaerak gauzatzeko.
Eusko Alkartasunak eta Ezker Abertzaleak bat egiten dute Hamaika Bil Gaitezen eta Ezker Soberanistak iragan larunbatean antolatutako konferentzia-foro-eztabaida eta gero aurkeztutako ondorioekin.
Sakoneko aldaketa politikoa sustatu behar duten premisak hein haundi batean biltzen dituztela uste dugu. Zentzu honetan, Eusko Alkartasunak eta Ezker Abertzaleak Nafarroan sakoneko aldaketa eredu baten inguruan eztabaida bultzatzeko konpromezua hartzen dute. “Cambiando Nafarroa aldatzen” bezalako ekimenak ekarpen egokiak eta beharrezkoak dira Nafarroa alternatiboko sektoreek eztabaida garrantzitsu honetan gure perspektiba eman dezagun.
Urrats guzti hauek, Nafarroaren sakoneko aldaketan lan egingo duen mugimendu progresista, ezkertiarra, euskalduna eta demokratiko zabal eta anitz bateratua ekarri ahal izatea espero dugu.
Helburu hau lortzeko lehendabiziko urrats trinko bat izan daitekeen manifestu honi bere atxikimendua emateko deia egiten diogu Nafarroa progresista, abertzale eta ezkertiarra osoari.
Jatorria: Eusko Alkartasuna