Juanjo Agirrezabalak jende asko urduri jartzen ari dela adierazi du eta haien erreakzioa bidean harriak jartzea izatea egotzi die.

Juanjo Agirrezabala EAko legebiltzarkideak egoera politikoari buruzko gogoeta egin du gaur goizean Info7 Irratian. Bertan egindako elkarrizketa batean, Agirrezabalak adierazi du Euskal Herrian azken bolada honetan gertatzen ari diren mugimendu politikoak jende asko urduri jartzen ari direla, bereziki EAk eta ezker abertzaleak sinatutako akordio estrategikoaren ondorioz.

Bide baketsuen, politikoen eta zibilen aldeko apustu berretsi eta gero, EAko ordezkariak Estatuko botereen erreakzioa salatu du, haien erantzuna probokazioak izan direlako, manifestazioak debekatuz edota Askapenako kide batzuk atxilotuz. Bere esanetan, “ez dute ikusi nahi Euskal Herrian bakearen ateak behin betiko zabaltzen ari direla; inmobilismoan daude, tinkotasuna eta esku gogorra baino ez aginduz”. Ildo horri jarraituz, Agirrezabalak “Euskal Herrian behin betiko bakea eta normalizazio politikoa lortzeko irekitako prozesuan harriak jartzea” egotzi die PSOEri zein PPri. “Prozesuak aurrera egitea oztopatu baino ez dute nahi”, esan du.

http://www.info7.com/2010/10/01/jesus-mari-agirrezabala-ea/

Jatorria: Eusko Alkartasuna