Ziarretak EHAK taldeak proiektuaren alde ez egitea imajinaezina dela dio eta EA legealdia bukatzearen aldekoa dela adierazi du
Unai Ziarreta EAko presidentea baikor azaldu da eta Eusko
Legebiltzarrak kontsultarako lege egitasmoari baiezkoa emango diola
adierazi du “imajinaezina baita EHAK taldea proiektuaren kontra
agertzea”. Horregatik, nahiz eta Espainiako justiziak geldiarazi,
urriaren 25ean galdeketa egitearen aldekoa dela azaldu du “herriaren
borondatea auzitegien eragozpen edo oztopoen gainetik dagoelako”
Eusko Alkartasunako presidenteak, 27ko plenorako egun gutxi batzu falta
direnean, EHAKri bere botuaren norabidea argitu ez izana egotzi dio.
Gasteizko alderdiaren egoitzan prentsarekin ospatutako gosari batean
EHAK medioen arreta lortzeko “ezkutaketan jolasten ari dela” esan du,
PSE eta PP alderdien ezezkoa ezagututa EHAKren botuak erabakiorrak
baitira lege egitasmoa aurrera atera ahal izateko.
Jatorria: Eusko Alkartasuna