Juanjo Agirrezabalaren proposamen bati jarraituz, Osoko Bilkurak batzorde bat eratzea onartu du aho batez 1940tik 1990era bitartean gertatutakoa argitzeko, umeak lapurtzeagatik eta adopzio irregularrak egiteagatik aurkeztutako salaketen inguruan.
Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurak Eusko Alkartasunaren legez besteko proposamen bat onartu du aho batez, eta batzorde berezi bat sortuko du 1940tik 1990era bitartean eginiko adopzio irregularrak eta ume lapurtuen auzia aztertzeko. Horren inguruko salaketak ikertzen ari dira azken hilabeteotan epaitegietan. Ekimena sustatu duen Juanjo Agirrezabalak legebiltzar-talde guztien arteko adostasuna nabarmendu du, horrek adopzio espedienteetan erabiltzen den araudia sakonki aztertzea ahalbidetuko duelako eta Legebiltzarrari lege aldaketak proposatzeko aukera emango diolako, gertatutakoa argitu eta etorkizunean errepika dadila saiheste aldera.
Halaber, beste alderdi batzukk, PPk batik bat, iritziz aldatu izana eskertu du EAko legebiltzarkideak, lehen azterketa batzordea sortzearen aurka zeudelako eta orain horren aldeko akordioa sinatu dutelako.
Jatorria: EUSKO ALKARTASUNA