“Erabaki eskubidea defenditzen duena baino ez dugu babestuko”, esan du Ziarreta lehendakarigaiak. Haren ustez, EAJ “botoa erakartzen” saiatzen ari da, “PP, PSE-EE eta UPyDren arteko aliantzaren aukeraren aurrean beldurra sorraraziz”.
“Erabaki eskubidea defenditzen duena baino ez dugu babestuko”, esan du Ziarreta lehendakarigaiak. Haren ustez, EAJ “botoa erakartzen” saiatzen ari da, “PP, PSE-EE eta UPyDren arteko aliantzaren aukeraren aurrean beldurra sorraraziz”.
Unai Ziarreta EAko lehendakarigaiak gaur argitu du bere alderdiak ez duela “inola ere” Patxi Lopez PSE-EEko hautagaia babestuko martxoaren 1etik aurrera Eusko Jaurlaritzako lehendakari izateko. “Erabaki eskubidea defenditzen duena baino ez dugu babestuko”, esan du Ziarretak.
“Lopezen alderdiak Euskal Herriaren existentzia bera ukatu egiten du”.
Haren arabera, EAJ “botoa erakartzen” saiatzen ari da, “PP, PSE-EE eta UPyDren arteko aliantzaren aukeraren aurrean beldurra sorraraziz”. EAko buruaren ustez, baina, hitzarmena EAJ eta PSE-EEren artean emango da, “Zapaterori EAJren sei botuak interesatzen” zaizkiolako Espainiako Kongresurako.
Jendea, ordea, “EAJren anbiguotasunaz aspertuta” dagoela dio, eta EAJ-EA koalizioak 2001eko hauteskundeetatik galdutako “150.000 abertzaleak” berreskuratu nahi dituela bere alderdiak.
Ziarretak adierazpen horiek Gasteizen egin ditu, hauteskunde kanpainaren barruan EAk egin duen ekitaldi batean. Eusko Jaurlaritzak argitaratutako inkestari buruz ere mintzatu da, eta “EAren hauteskunde aukerak sendotzen” ari direla iritzi dio.
Lotura: Argazki bilduma
Jatorria: EP/Berria