Bai Antzaren familiak eta lagunek, bai euskal gizarteak azalpen bat merezi dute, nabarmendu du Ikerne Badiolak.
Ikerne Badiola EAko Komunikazio idazkariak Jon Antzaren heriotza ikertzeko eta argitzeko exijitu die espainiar eta frantziar estatuei, bai eta zergatik eman dituen 11 hilabete desagerturik azaltzeko ere. EAko agintariak adierazi duenaren arabera, “giza eskubide guztiak beti eta egoera guztietan errespetatu behar dira eta Antzaren familiak eta lagunek, eta euskal gizarteak berak ere, azalpen bat merezi dute”. Badiolak berretsi duenez, “EAk giza eskubideen urraketak salatuko ditu beti, salbuespenik gabe”.
Jatorria: Eusko Alkartasuna