EAk bere laguntza osoa eskaini dio Udaltzaingoari maizterraren atxiloketa eragin zuten gertakariak argitzeko, eta gogora ekarri du pertsona hori ez dela afiliatua.

Eusko Alkartasunak judizialki joko du Bilboko Ajuriagerra kalean dagoen Alkartetxeko tabernako maizterraren aurka, honen atxiloketa eragin zuten gertakariak baieztatzen baldin badira. Atxilotua ez da EAko afiliatua eta lokalaren kudeaketak ez du inolako loturarik alderdiarekin. EAko ordezkariek ohartarazi dute ez dutela inolaz ere onartuko alderdiaren lokaletan delituzko ekintzak burutzea eta, horren ildotik, EAren laguntza osoa eskaini diote Udaltzaingoari, afera behin betiko argitzeko beharrezkoa izatekotan.

Jatorria: EUSKO ALKARTASUNA