Iruñeko Udalera bi zinegotzi gehiagorekin bueltatzen da eta alkatetzak Baztanen, Atarrabian/Villaban, Donezteben, Lakuntzan, Iturenen eta Sunbillan lortuko ditu
Begoña Erraztik gidatzen zuen Nafarroako Parlamentu Foraleko hautagai-zerrendak, lau legebiltzarkide lortu ditu. Zerrendak 2.727 boz lortu ditu, honekin bere ordezkaritza handitzea lortzen dutelarik legebiltzarkide batekin 1999.eko hauteskundeetan lortu zituztenekin alderatuz.
Nafarroako Parlamentuko hautagai-zerrendan, Begoña Errazti, Eusko Alkartasunako presidentea, Maiorga Ramírez, EAko Antolakuntza Idazkaria Nafarroan eta Tafallako zinegotzia hautatua ere bai, eta Elena Santesteban Batzar Nazionaleko kidea eta Berako EAko herri herri erakundeko presidentea; EAk lortu dituen hiru legebiltzarkideak dira.
Udal hauteskundeei dagokienez, EAk honako herrialdeetan alkatetza lortzeko moduan dago: Baztan, Atarrabia/Villava, Doneztebe, Lakuntza, Ituren eta Zumbilla. Ordezkaritza lortu du Barañain, Tafalla, Lizarra, Altsasu, Zizur Nagusia, Huarte, Leitza, Agoitz, Olite eta Etxalarren. Iruñean ordezkaritza lortzeaz gain, bi zinegotziekin bueltatuko du Udalbatzara.
Jatorria: Eusko Alkartasuna