EAk bat egin du Hamaika Bil Gaitezen eta Ezker Soberanista plataformen deialdiarekin.
Eusko Alkartasunak parte hartuko du bihar, hilak 3, 17.00etan Hamaika Bil Gaitezen eta Ezker Soberanista plataformek deitutako manifestazioan, Nafarroan aldaketa politikoa eta soziala sustatzeko ezkerreko eragile sozial eta politiko abertzale eta aurrerakoien arteko elkarlana presazkoa dela aldarrikatzearren. EAk ekimenaren leloa bere egin du eta haren ordezkariak egongo dira manifestazioan.
Jatorria: Eusko Alkartasuna