EAJ erabakitze eskubidea zein azken lau urteotako Eusko Jaurlaritzaren jarduera ukatzen ari da Euskadiren eta espainiar Estatuaren artean Kontzertu Politiko bat egiteko proposamenarekin, egotzi die gaur jeltzaleei Rafael Larreina EAko Erakundeen arloko idazkariak. Horren aurrean, EAJ jarrera autonomistak uztera behartuko duen polo soberanista bat sustatuko du EAk.
Eusko Alkartasunak, Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimena egin du Arabako Dulantzin. Ekitaldian Rafa Larreina EAko buruzagiak aditzera eman duenez, erabakitzeko eskubidea ez da ezer arraroa eta euskal ekonomian eta euskaldunen eguneroko bizitzan onura argiak izango lituzke.
Hori dela eta Larreinak eskubide horren alde tinko jokatzeko deia egin du eta zeregin horretan EAJri ahul aritzea leporatu dio. Are gehiago, EAJk berriki Madrilen proposatu duen Kontzertu Politikoari kritika egin dio, bere esanetan, “ bide horrek Estatu espainiarrari beto eskubidea ematen diolako”, eta ondorioz “gure erabakitze eskubidea ukatzen duelako”.
Irtenbide baten bila, berriz, Larreinak gaineratu du “egoera, sendotasun jarrera batetik abiatuta bakarrik desblokeatu ahal izango dela”, alde batetik, EAJ subiranotasunaren defentsa egitera itzuliko litzatekeelako, eta bestalde, terrorismoa defendatzen dutenek bide baketsuak hartzen lagunduko lukeelako.
Lotura: Albistea EITB24an
Jatorria: EP/EITB24