Eusko Alkartasunak uste du Auzitegi Konstituzionalak hartu duen erabakia, Bateragune kasuan auzipetutakoak kartzelan mantenduko dituena, sententzia politiko bat dela, Euskal Herrian eta euskal gizarteak “berez” bizi duen egoera politiko berria ukatzea beste helbururik ez duena.
Eusko Alkartasunak, bere garaian, salatu zuen Arnaldo Otegi, Harkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Rafa Díezen bidegabeko atxiloketa, haiek, ezker abertzaleak ere egin zuen moduan, bide politikoa onartzeko erabateko konpromezua hartu baitzuten.
EAk kartzelaratutakoei eta haien senitartekoei elkartasuna adierazten die. Modu berean, Eusko Alkartasunak dio: “Auzitegi Konstituzionalaren erabakia iraganaren oroitzapena dirudi, euskal gizartearen gehiengoaren nahia eta espainiar Estatuta urrundu direla agerian uzten duena”.